DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako.
Nota horiek zure Orientazio Koadernoan edo jardueraren fitxan jasoko dituzu, etorkizuneko aukera akademikoak aztertzeko garaian erreferentzia-puntua izango dituzu eta.
Jakintzagai batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira zenbait ikasketetan; adibidez, Medikuntzarako Biologia eta Kimika ezinbestekoak dira.
Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak zeintzuk diren jaso ditugu.
Zure Orientazio Koadernoan edo jardueraren fitxan jakintzagai bakoitzean lortutako puntuazioa ipiniko duzu, ikasketa multzo bakoitzean batez bestekoa kalkulatzeko. Zure erabakiak hartzerakoan emaitza horiek kontuan hartuko dituzu.