Ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean ba al dago ezberdintasunik?
Ondorengo bideoan bi pertsonai agertuko dira. Horien bizitzan hiru markagailu jarriko dira martxan: ekonomiarena, lanarena eta aisaldiarena. Hasierako egoera berdina da bientzat baina, denbora pasa hala, markagailuak desberdintzen joango dira. Zergatik?
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea ez da erraza. EUSTATek. EAEko biztanle landunek dituzten aukerak aztertzen ditu, euren lana familiarekin eta norberaren bizitzarekin uztartzeko orduan.
Uztartzeak gure bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen.
EUSTATen 2017ko txostenaren datuak dituzu ondorengoak: EAEko landunak egunean etxeko lanetan eta besteen zaintzetan emandako orduak, sexuaren arabera sailkatuta.
Nork sartzen ditu ordu gehiago lan horietan, gizonezkoak ala emakumezkoak? Zergatik?
Taldean bideoa ikusi eta grafikoak eztabaidatu ondoren, zure Orientazio Koadernora joan eta galderak erantzun. Jardueraren fitxa ere erabil dezakezu.