Izaki gaizto honek ekaitzak zuzentzen ditu, eta bere eragin txarretatik babesteko, etxe atarian eguzki-lorea edo ereinotz-adarrez egindako gurutzea jartzen ditugu. Hurritzaren adarrak jartzea edo aizkora bat gora begira jartzea ere ohikoa da.
Lainogaixto eta Aidegaxto izenak ere hartzen ditu.
Akerbeltz lur barruan bizi eta mendean morroi asko dituen ahaidea da.
Badu ekaitzak sortzeko indarra; eta bere zainpean dituen abereak oker eta gaitz guztietatik gordetzen ditu. Horregatik baserri askotan aker bat hazten dute etxeko abereen artean.
Axular eta Mikelatsen beste anaia bat da. Etsairen eskolan ere egon zen.
Mariren eta Majuren umea da. Zintzoen ahaide da Atarrabi. Etsairen ikasle izan da, Mikelats bezala. Itzalik gabe bizi omen zen, baina bizitzako azken unetan berreskuratzea lortu zuen.
Basoan bizi da. Oso indartsua da, garaia, bizarduna eta tximaduna; ilea belaunetaraino iristen zaio, ia gorputz osoa tapatzen dio.
Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen du nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi dizkio, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabili daitekeela...
Basotik oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza dakarrela. Abereak otsoetatik babesten ditu, eta aurre egiten die otsoei. Basajaun gertu dagoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten diote artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada.
Kobazuloetan bizi den izaki gaiztoa da. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du eta Mariren etxeak zaintzen ditu.
Kortezubin, Santimamiñe, Sagastigorri eta Covairada kobazuloetatik gertu topa dezakegu Behigorri. Santimamiñe kobazuloan dago pintatuta.
Beste izen batzuk: Ahatxe, Ahatxegorri.
Ekaitzak eta hondamen naturalak sortzen ditu.
Beste izen batzuk: Egata, Ereheta, Erots.
Lurraren alabak dira eta egunero euren ibilbidea egin ostean lurrera joaten dira. Eguzkia edo Ekia Jaungoikoaren begia da, eta Ilargia aurpegia.
Baserri atarietan eguzki lorea jartzen dugu eguzkiaren omenez.
Irakaslea da eta leize batean ematen ditu eskolak; Atarrabi eta Mikelatsen irakaslea da. Ikasketak amaitutakoan, ikasle bat Etsairekin geratu behar da; baina Atarrabik alde egitea lortzen du, nahiz eta ihesaldian itzala galdu. Aidetzarra izenarekin ere ezagutzen da.
Oheko burukoan bizi da eta berak sortzen ditu inolako arrazoirik ez daukaten gaixotasunak
Argi itxurako izaki ona da. Gauekoren aurkakoa. Zeanurin Argiduna izena hartzen du.
Gaueko gauaren jauna da, eta ez dio gizakiari gauez lana egiten lagatzen. Gabazko ere esaten zaio.
Gauekok gauez balentriak eta apustuak egin ohi dituzten gazteak harrapatu eta berarekin eraman ohi ditu.
Zazpi buru zituen sugea da. Leize batean bizi zen animaliak eta gizakiak janez. Aspaldian lortu zuten Herensuge akabatzea, eta harrezkero lasai bizi gara.
Beste izen batzuk: Dragoi (Arrasate), Egansuge, Edensuge, Ersuge, Sierpe...
Etxeetan sartu, eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen.
Mauma ere esaten zaio.
Izaki txikiak dira, prakagorriak bezalakoak. Batzuetan kalte egiten dute.
Bizkaiko izaki hauek ahotik sua botatzen duten txorien edo pertsonen itxura izaten dute batzuetan; besteetan zaldi edo katu dira; baina gehienetan txerri itxura hartzen dute.
Txerri hauek ibiltariei jarraitzen diete gauez, eta ibiltariak neka-neka eginda hasitako lekura iristen direnean desagertzen dira. Bermeon aspaldian akabatu zuten azken ireltxua.
Beste izen batzuk: Iruztargiak, Ieltxuak (Kortezubin), Iditxoak (Mungian), Iritxoak.
Kristo aurreko pertsonaiak ziren. Jentilek bazekiten beraien ohiturak aldatuko zituen norbait etorri behar zela, eta Kixmi izena jarri zioten.
Gizon handi eta basati hauek mendian bizi ziren eta izugarrizko indarra zuten. Euren indarrez harri handiak mugitzeko gai ziren eta harri horiek gaur egun monumentu megalitikotzat dauzkagu.
Desagertu baziren ere berba eta toponimo asko laga digute: Jentil-baratze (mairu-baratze); Jentil-etxe (trikuharri); Jentil-zubi (harrizko zubi); Jentil-zulo; Jentil-leiho (zuloa harrian); Jentil-harri (harri handia); Jentil-festa (kristauena ez den festa); Jentil-herri (kristaua ez den herria); ... Mairu ere esaten zaie.
Lamiak edo amilamiak erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz orrazten. Hankak oiloenak bezalakoak izaten dituzte, eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte. Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute.
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai), Azalaingoa (Andoain), Urkulukoa (Gatzaga), Ligikoa... Gauez egiten dituzte eraikuntzok.
Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
Lamia arrak ere badira eta sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).
Maju Mariren senarra da. Suge itxura dauka eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du.
Ostiralero lur barnetik irten, Marirekin elkartu eta ekaitzak sortzen dituzte.
Gurasoei kasu egiten ez dietenak zigortzen ditu.
Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txiki dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.
Beste izen batzuk: Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxika)...
Mari da gure irudirik behinena. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Maya, Ioana Gorri, Lezeko Andre, Aralarko Dama, Anbotoko Dama, Basoko Mari, Gaiztoa (Oñatin)...
Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.
Dama elegantea eta ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian.
Badaki gaiztoak zigortzen eta zintzoak saritzen. Gezurra, lapurreta, harrokeria gaitzesten ditu; eta hitza bete, elkar onartu eta elkarri laguntzea eskatzen du. Gaiztoei uztak hondatzen dizkie, eta zintzoei lurreko emaitzak ugaritzen, iturriko ur onak ematen. Mariturri dute izena halako iturri batzuek.
Anbotoko damaren leizera joaten ziren urtero inguruko artzainak, arkumetxo edo antxume bana eskuetan haren laguntzaren eske; urtero opari bat eroateko ohitura zen. Kobazuloetara txanponak eta harriak botatzen ziren Mariren omenez. Gehien gustatzen zaion oparietako bat aharia da. Bere ohe buruan bat daukala esaten dute eta haren adarrak harilkai erabiltzen dituela.
Mariri beti hika egin behar zaio. Ezin da bere aurrean eseri, eta bere kobazulotik sartutako eran atera behar da.
Apaiz ehiztari hau meza ematen zegoela, txakurrak zaunkaka entzun zituen, erbi bat zebilelako seinale. Meza bertan behera laga eta, eskopeta hartuta, erbiaren atzetik joan zen. Harrez gero hor dabil bere txakurrekin. Ekaitza egunetan txakurrei entzuten zaie, eta haize-boladak daudenean, bera hor dabilen adierazgarria da.
Beste izen batzuk ere badauzka, Juanito Txistularia, Abade Txakurra, Ehiztari Beltza, Errege Salomon...
Mariren eta Majuren umea da. Gaiztoen ahaide da Mikelats. Etsairen ikasle izan da, Atarrabi bezala.
Ekaitzak eta harriak botatzen ditu artaldeak eta uztak hondatzeko.
Txakur itxura daukan izakia da. Batez ere Oiartzunen azaltzen da.
Ekaitza dagoenean tximistak eta trumoiak botatzen ditu.
Kixmi jaio zenean, Jentilek horren berri jakin zuten. Horrek eragin zuen beraien desagerpena, baina haietako bat menditik herrira jaitsi eta jendeari Jesusen berri eman zion.
Guk ikazkin mozkortia dela esan ohi dugu menditik etorri zelako eta Gabonetan (urteko egunik motzenetan) jai egiten dugu berak ekarritako berri ona ospatzeko.
Herri askotan Gabon gauean enbor zati bat erretzen dute beheko suan. Enbor honi Olentzaro, Onentzaro, Onontzaro-mokor, Porrondoko, Putierre (Gasteiz), Galerre (Agurain), Gabon-mukur (Bedia), Gabon subil (Antzuola, Abadino), Suilaro (Arratia).... esaten diote.
Zeruan bizi den jainko honek ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk: Urtzi, Ost.
Sorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.
Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.
Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.
Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu.
Beste izen batzuk: Alarabi (Bizkaia).
Beste lotura interesgarri batzuk:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/euskonews/0069zbk/gaia6905eu.html