Hizkera aljebraikoa Aljebraren "alfabetoa" da. Hurrengo pausoa "esaldiak" eraikitzea izango da.
Esaldiak Aljebran, monomioak, binomioak...polinomioak dira.
Monomioak oinarrizko adierazpen aljebraikoak dira. Zenbakiak eta letrak biderketen bidez erlazionatzen dira eta letrak berreketak izan daitezke. Ondorengo bideoan Jakindun elkartearen lagun batek monomioen ezaugarriak azaltzen dizkigu. Ikusi arretaz.
Zure irakasleak azalpena osotuko du.
Azalpenak entzun ondoren, talde bakoitzak galdera edo zalantza bat adostu eta idatziko du. Irakasleak idazki guztiak bildu eta argituko ditu.
Prest gaude monomioetan trebatzeko. Hartu ordenagailuak eta, binaka, Jesus Gorroñoren monomioen makina -n sartu eta egin: monomioen makina, monomioak identifikatzen eta monomioen maila.
Egin ariketak txandakatuz. Ariketa bat egiten duzuenean, idatzi emaitza zuen koadernoan.
Ariketa gehiago hemen
Monomioen artean eragiketak egin ditzakegu, batu, kendu, biderkatu edo zatitu. Bideo hauen bitartez ikusiko dugu nola (Enrique López de Aguileta).
Zure irakasleak azalpena osotuko du.
Lehen bezala, azalpenak entzun ondoren, talde bakoitzak galdera edo zalantza bat adostu eta idatziko du. Irakasleak idazki guztiak bildu eta argituko ditu.
Orain monomioen eragiketan trebatuko gara jolasten!!! Horretarako taldean bildu eta hurrengo prozedura jarraituko dugu:
Monomioen artean, batuketak edo kenketak ere egin ditzakegu, nolabait "esaldi laburrak edo luzeak". Honela, bi monomioen arteko batuketa edo kenketa binomioa deitzen da. Hiru monomioen artekoak, trinomioak eta, lau edo monomio gehiago dituen "esaldiari", polinomioa deritzo.
Esaldi luze hauekin lantzeko, ez dago arazorik, zenbakizko eragiten berberak jarraitzen dituztelako.
Irakasleak adibideak azalduko ditu.
Polinomioen lehiaketa
Hona hemen polinomioen karta-sorta eta taula. Batean ebazteko polinomiok, bestean dagozkien soluzioak.
Taldean jarrita, polinomio-kartak mahai gainean kokatzen dira ahoz behera eta soluzio-taula ahoz gora. Lehenengo jokalariak karta bat hartzen du eta tokatu zaion polinomioa ebatzi behar du besteen aurrean. Behin eginda, dagokion soluzio-laukian kokatzen du eta puntu bat idatzi bere koadernoan. Ez badaki nola egin, hurrengo lagunaren laguntza jasotzeko aukera du, eta bion artean ebaztuko dute. Kasu honetan, bakoitzak puntu erdi izango dute. Prozesu bera errepikatzen da karta guztiak bukatu arte. Irabazlea, noski, puntu gehiago duena da.
Aurrera jarraitu baino lehen, geldigune bat egingo dugu matematikari buruz eztabaidatzeko.
Launaka jarrita, 1-2-4 dinamika kooperatiboaren bitartez, lehendabizi bakoitzak pentsatzen du, gero bikotekide batekin partekatzen du eta, azkenean, lau taldeko lagunekin. Kontutan hartu, erantzun desberdinak eta anitzak egon daitezkeela.
Zein ez dago beste batzuekin bat? Pentsatu, lau aukeren artean, zein da jokuz kanpo dagoena eta azaldu zergatik. Zergati anitzak izan daiteke. Talde bakoitzak zerrenda egingo du eta gero, denon artean eztabaidatuko dugu.