Ikas-sekuentziaren hasieran Aljebrak balio ezezagunak dituen gure eguneroko bizitzaren eta zientziaren egoera matematiko pilo irtenbideratzeko balio duela esan dugu. Azken finean, errealitatea misterioz beteta dago. Ikusiko ditugu, Aljebraren laguntzarekin, hainbat eta hainbat egoera ebatzi ahal izango ditugun.
Bideoa: Dan Ehlert, solving equations
Xabier Lizarraga irakaslearen eskutik, problema batzuen ebazpena, ekuazioen bitartez, noski, ikusiko ditugu.
Gero, zure irakasleak problema gehiago erakutsiko dizkizue.
Zer esanik ez, problemak matematikaren muina dira, baina guztion arten laguntzen badugu, hobeto ulertzen eta ikasten dira. Hona hemen problemak era kooperatiboan lantzeko proposamen bi:
1) Talde bakoitzak lau problema ebatziko ditu, “Stick it Together” dinamika aplikatuz, hots, problema baten aurrean, lehenengoa, norbera ebazten saiatuko da post-it batean. Post-it guztiak bildu ondoren, bakoitzak, txandaka, nola egin duen azaltzen die besteei. Guztion artean eztabaidatzen dugu eta, behin denok ados, orduan bai, boligrafoa hartu eta koadernoan garbira pasatzen dugu.
Gogoratu, problema bakoitzean, enuntziatua hizkuntza aljebraikoan jarri behar dela.
2) Problema-sortan daudenak antzekoak direla aprobetxatzen ("adinak", "banaketak"...), orain taldeak berrantolatuko dira eta bikoteka jarriko gara. Bikote bakoitzak bi problema antzekoak aukeratuko ditu eta, bien artean, konparazioak egiten saiatuko gara. Horretarako txantiloia erabiliko dugu.
Guzti hau egin eta gero, guztion artean pentsatzeari ekingo diogu: zer nolako problemak ebazten dira ekuazioen bidez?, sailkapen txiki bat egin dezakegu?
Orain, talde bakoitzak ekuazioei buruzko problema bat asmatuko eta txartel batean idatziko duzue. Materiala gure Aljebraren-hormara joango da.
Momentu honetan irakasleak ebaluazio-proba bat egingo du