Aljebraren alfabetoa eta oinarrizko esaldiak menperatzen ditugunez, hurrengo pausoa testuak eraikitzea da, eta "testu" hauek ekuazioak dira.
Ondorengo bideoan Jakindun elkartearen lagun batek ekuazioaren kontzeptua azaltzen digu. Ikusi arretaz.
Zure irakasleak azalpena osotuko du.
Azalpenak entzun ondoren, talde bakoitzak galdera edo zalantza bat adostu eta idatziko du. Irakasleak idazki guztiak bildu eta argituko ditu.
Ekuazioetan lehendabiziko urratsak emango ditugu. Bikoteka, apurka apurka, lortuko dugu. Hona hemen ekuazioetan trebatzeko web-orri batzuk zuen artean egiteko. Irakasleak esango dizue zenbat eta maila. Ekuazio bat egin ondoren, idatzi zuen koadernoa.
Jarraitzen dugu hurrengo bi jarduerekin:
1) Batek ekuazioaren bi gai banatuko ditu (ezezaguna aldi batean, askeak beste aldean) eta bikoteak ezezaguna despejatuko du, txandakatuz, noski.
2) Lehendabizi, nork ariketa baten ardura hartuko du. Gero, banan banan, ariketari ekingo dio, lagunari nola egiten duten azaltzen. Azkenean, bien artean, ebazteko prozesua adostuko zarete, pausoz pauso adierazten
Ariketa guztiak bakoitzaren koadernoan egin behar dira.
Orain, taldean, ekuazioekin jolastuko dugu. Ziur gogaratzen dugun karta-jolas famatu hari, "familiak", ez da? Ba, jolas honetako helburua bera da, baina, munduko familiak elkartu beharrean, ekuazio bat irtenbideratzeko lau urratsak elkartu behar ditugu.
Materiala: 32 karta-sorta, lau multzotan banaturik. Multzo bakoitzak ekuazio bat ebazte-urratsa da, hau da:
Karta-familia baten adibidea:
Arauak:
Ekuazioen karrera.
Berotzeko pizxa bat, taldeen arteko lehiaketa txikia egingo dugu.
Launaka jarrita, bat bestearen atzean kokatzen gara. Lehengoak karreraren orria jasotzen du. Karrera hasten denean, 1.problema egiten eta erantzuna idazten du koadroan. Bukatu bezain laster, bere atzean dagoenari luzatzen dio orria. Bigarren honek, 1.problemaren erantzuna erabiliz, 2.problemari ekiten dio prozedura bera jarraitzen eta abar. Lau problema denbora gutxien egiten duen taldeak irabazten du.
Orain arte ikusitako ekuazioek ez zeuzkaten zatikirik beren ataletan. Beste urrats bat emango dugu.
Aritz Audikanari esker, bideo honetan azalpen argiak ikusiko ditugu.
Beti bezala, zure irakasleak azalpena borobilduko du eta adibide gehiago landuko ditu.
Ziur behin baino gehiagotan galdetu diozue zuen buruari zergatik erabiltzen den “X” letra ezagutzen ez duguna izendatzeko. Taldean, 4 minutuko hurrengo bideoa ikusiko dugu: Bideoa: Terry Moore, TED hitzaldia.
Ikusi ondoren, lehendabizi nork bereak eta gero, taldean, matematikaz hitz egingo dugu
Momentu honetan, irakasleak ebaluzio-proba bat egingo du