"Aljebra, matematikaren hizkuntza sekretua" DBHko 1.mailan garatzeko proposamen didaktikoa da. Heziberrin dauden gaiari buruzko edukiak eta ebaluazio-irizpideak dira beren oinarriak.
Heziberri: oinarrizko hezkuntzaren kurrikulum aberastuta
Edukiak:
- Hizkuntza aljebraikoa: Letren esanahia eta erabilera, magnitude ezezagunak adierazteko.
- Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak.
- Jarraibideak ohiko hizkuntzako adierazpenak hizkuntza aljebraikoan adierazteko eta alderantziz.
- Zenbakizko sekuentzietan propietateak, erlazioak eta erregulartasunak bilatzea eta adieraztea.
- Formula errazetan zenbakizko balioak kalkulatzea.
- Problemak ebazteko prozedurak barneratzea (saiakuntza-errorea, justifikatzea eta soluzioak egiaztatzea, problema txikiagotan banatzea, birformulatzea, taulak diagramak edo marrazkiak erabiltzea, prozedura ahoz adieraztea...)
- IKTak erabiltzea matematikako informazioa jabetzeko eta kalkuloetan trebatzeko
Oinarri metodologikoak:
- Ikas Unitatean zehar "aljebraren oinarriak eta ekuazioak" lantzen dira hainbat atazen bidez.
- Arazo egoera bat planteatzen da: aljebraren ezagumendua erabiltzea, egun modan dauden enigma matematikoak jabetzeko eta , honetatik abiatuta, ohiko problemetera heltzeko. Azken errepasoan, ginkanaren bidez, kontrako bidea egiten da, hots, problema klasikoak testuinguru friki batean aurkezten dira.
- Ikas-Jarduera bakoitzean, irakaslearen azalpenak osatzen dituen jarraibideak eta baliabideak ematen dira, ikasleak autonomiarekin ikastea baimentzeko asmoz, baina beti irakaslearen azkatasuna kontutan harturik. Irakasleak komeni zaizkionak aukeratuko edo gehiago sortu ditu.
- Ikas-jarduetan balibide anitzak erabiltzen dira gaitasunen garapenak eskatzen duen konplexutasunari erantzuteko.
- Ikas-jarduetan, ikasleek ekoizpenak teoriarekin eta ariketekin tartekatuta daude. Ekoizpen hauekin Horma-irudi matematiko bat eraikitzen joango da ikasgelako pareta batean. Web-helbide honetan eredu pilo daude.
- Ikas-jarduera gehienak bikote zein talde kooperatiboetan lantzeko prestatuta daude, dinamika zehatzak jarraitzen.
- Ikas-jarduera batzuk, berez, ikas-erregulazioa lortzeko ikas-jarduerak dira, adibidez, orientazio baseak bikoteka.
Ebaluazioa:
- Proposamenean zehaztatzen da oso komenigarria izango liratekeela gutxienez bi azterketa txiki tartekatzea azken proba egin baino lehen. Azterketa hauek konpetentzialak izan behar dira eta ez ariketen zerrendak soilik
- Kalifikazioan norbanako ebaluazioa zein taldekoa kontutan hartzea ere, komenigarria ikusten da. Taldeko ebaluazioaren nota ikasleen ekoizpenetatik atera daitezke.
- Amaieran, bai norberaren ebaluazioa, bai lantaldearena planteatzen dira, hobetzeko ondorioak ateratzeko helburuekin.