Ziur guztiok jaso ditugula halako enigma matematikoak whatsapp-aren bidez. Batzuk asmakizun bezala aurkezten dizkigute, beste batzuetan e-mojiak erabiltzen dira "kriptogramak" bezala, batzuetan, arazoa irudi baten bidez dator eta esaldi batekin lagunduta: "hau pertsonen % 10k besterik ez du asmatzen", txisteak ere badaude!
Hona hemen oso ezagunak diren batzuk. Jarri taldeka eta saiatu egiten logika soilik erabiliz, 1-4 dinamikaren bidez, hots, lehendabizi bakoitza saiatzen da eta gero lauen artean eztabaidatzen dugu.
Behin adostuta, nork bere koadernoan idatziko du zein prozedura erabili dugun asmatzeko.
Zenbakiak asmatzen
Zenbaki bat pentsatu eta ondorengo operazioak egin:
Baitetz azken emaitza 4 dela!
Kriptogramak e-mojien bidez
Neurri enigmatikoak
Zoriontasun formula
Psikologo batzuen arabera zoriontasuna (Z) hurrengo aldagaien menpe dago:
Z= EP + 5EG + 3BA
Ados zaude?, proportzioa ondo deritzozu?, aldaketa bat egingo zenioke?
Truko hauetan eta eguneroko egoera askotan, kopuru ezezagunekin lan egin behar ditugunean, hizkera matematiko bereziak laguntzen gaitu: Aljebra
Sekuentzia didaktika honetan zehar hizkera hau menperatuko dugu eta aurreko truko bezalakoak interpretatzekoa zein gureak sortzeko gai izango gara. Aljebra aplikatuz, ikusiko dugu nola errazago egiten diren.
Gure lan guztiekin HORMA-IRUDI MATEMATIKOA egingo dugu.
Irudiaren jatorria. Students Making an Equations Banner in Algebra. Twitter, @hthmathematics