Aljebraren munduan sartzeko, lehendabizi bere lengoaia ezagutu behar dugu.
Matematikan, ezezagunak ez diren kopuruak adierazteko letrak erabiltzen dira eta honetan, hain zuzen ere, aljebraren lengoaia datza, adierazpen aljebraikoa deitzen da. Ohiko letrak X, Y edo Z dira, baina edozein erabili ahal dugu.
Erne!, adierazpen aljebraikoetan, biderketak adierazteko ez da X zeinurik erabiltzen, X ezezagunarekin ez nahasteko. Beraz, aljebran, 2X honela irakurtzen da: 2 bider X
Norberak, arretaz, minutu batzuk emango ditu hurrengo adierazpen aljebraikoak irakurtzeko:
Hizkuntza aljebraikoaren itzultzaileak izango gara. Ondoren, pausoz pauso joateko 3 fluxu-diagrama dauzkazue. Diagramak era honetan osotu behar dituzue:
Batek diagramaren pauso bat betetzen du eta segituan dagoen kide bati luzatzen dio. Hurrengo honek bigarren pausoarekin jarraitzen du eta bere ondokoari ematen dio….bukatu arte. Norbait zalantzan egonez gero denon artean lagunduko dugu.
Zenbaki ezezaguna: X.
Orain, kontrakoa egingo dugu, hau da, bakoitzak pauso bat asmatzen du, bigarrenak beste bat, hirugarrenak beste bat eta laugarrenak adierazpen aljebraiko osoa idatziko du. Halaber, azken honek beste ariketa bat hasiko du.
Orain, taldeka, hurrengo ariketak egingo ditugu, aurrean deskribatutako "ariketa birakaria" dinamika jarraituz:
Primerako itzultzaileak gara!!! Adierazpen aljebraikoak birpasatuko ditugu ondorengo dinamikaren bitartez.
Hona hemen esaldi eta ekuazio batzuk txartel batzuetan jarrita. Hizkuntza aljebraikora “itzuli” behar duzu. Horretarako: