Magia matematikoa egin nahi duzue?, Whatsapp-ean modan dauden enigmen aditu bihurtu nahian?, denborapasa-igarkizunen eta erronka bitxien asmatzaileak? Eta esaten badizuet guzti hau eta askoz gehiago aljebraren bidez oso erraz egingo dugula?
Aljebra balio ezezagunak dituen gure eguneroko bizitzaren eta zientziaren egoera matematiko pilo irtenbideratzeko oso baliagarria da. Baina aljebrak, hain zuzen ere, informazio ezezagunekin jolasteagatik, lengoaia matematiko berezia du, enigma bezalako hizkera, zenbakiz eta letrez beterik. Den dena misteriotsua da aljebraren munduan, sartzeko prest?
Ikas-unitatean zehar hainbat ataza egingo ditugu, baita hainbat ekoizpen ere. Ekoizpen guztiekin Horma-irudi matematikoa eratuko dugu ikasgelan. Azkenean enigmak irtenbideratzeko adituak ez gara soilik izango, baizik eta Aljebraren aplikazio ugari ezagutuko ditugu. Aurrera!
Egilea: Pilar Etxebarria
B08-Leioako Berritzegunea