Dramatizazio proiektua gauzatzeko ikasgai ezberdinetan landutako erreferenteetatik abiatuta, lana osatu da. Atal hau diseinatzeko kontuan hartuko da 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, bertan dauden helburuetatik abiatuta, ikaskuntza propioko prozesuaren eta irakaslegoarekin landu nahi diren helburu zehatzak definitzeko.
Ikaskuntza prozesuaren helburuak:
Ikt-ko baliabide ezberdinak ezagutu eta erabiltzea.
Arte hizkuntzako (teknikak) baliabide ezberdinak ustartzea eta haiekin esperimentatzea.
Hizkuntza ezberdinen bidez komunikatzeko gaitasuna eskuratzea.
Dramatizazioaz baliatuz, emozio ezberdinak adieraztea.
Dramatizazioaren bitartez istorio bat transmititzea
Komunikatzeko bide berriak aurkitzea
Ikuslegoarekin landu nahi diren helburuak:
Beste kulturak eta munduko errealitate ezberdinak ezagutzea.
Oinarrizko emozioak barneratzea eta ezagutzea.
Familia atzerritarrek (errefuxiatuak) bizi dituzten egoerak ulertzea, enpatizatzea eta emozioak lantzea.
Irudiak interpretatzen hasteko gaitasuna garatzea eta ikuspegi kritikoa eskuratzea.