Legenda:
Hondoak
Musika
Ezkerreko fokoak
Eskumako fokoak
Protagonista
Amona
Aita
Mamuak
Zuzendaria
Harrera familia
1.eszena
Hasieran dena ilun
1.Hondoa: trenbidea egunez
Musika lasaiarekin batera (Bebo Valdes- tu)
Atera zuzendutako lurreko foko txikia piztuko da
Protagonista atetik sartu eta lurreko oihala bilduko du, eskuan hartuz
Pantailaren atzetik (oso gertu) pasako da motel, itzala ikusiko da eta oholtzaren ezkerraldera iritsi
Foko txikia itzaliko da
Argia piztuko da (erdiko fokoa)
Protagonista oholtzaren ezkerreko aldetik erdigunera maleta eskuan daramalarik
Hasieran denek zapaldu dugun oihala eskuan darama eta publikoaren aurrean zabaltzen du
Zikinkeria kentzen dio
Gure aurrean janzten du eta maleta berriz hartu
Pausu batzuk aurrera
Maleta lehen lerroan jarri eta ireki egingo du
Zerbaiten bila hasiko da baina apuratu egingo da, galdu duelakoan
Dena aterako du, maleta deseginez presaka
Ur botila bat aterako du arropa artetik eta besarkatu egingo du pozaren pozez
Trago bat eman eta gorde egingo du
Musikaren bolumena jaisten joango da, entzuten jarraituko da
Maleta eta objektuen nahas-mahasaren artean kokatuko da belauniko
Ezkerreko fokoa piztuko da
Objektua eta arropak atontzen hasiko da, maletan sartzen
Fokoak itzaliko dira eta argi-beltza piztuko
Bat-batean kolore fosforitoz egindako paperezko hegazkin bat hartuko du eskutan eta hegan bezala hasiko da eszenatokian zehar publikotik hurbil eta jolas-hotsak ateraz
Musika geldituko da
Protagonistak emozioz garrasi eginen du: “Hegazkina hartu eta hegan joan nahi nuke, ez dakit nora. Hemendik urrun, oso urrun.”
Urrun hitza bukatu aurretik protagonistak hegazkina goraka botako du, berehala lurrera erori dadin
Hegazkinak lurra ukitzerako erdiko fokoa piztu
Pena aurpegiz lurreko hegazkinari begira geratuko da une batez
Argi-beltza itzali eta ezkerreko fokoa piztuko da
Lehengo lekura itzuliko da, maletaren eta objektuen montoiaren parera
Musika berriro entzungo da, hasieran bolumen baxuan eta igoz joango da gero
Maleta atontzen jarraituko du
Arropak tentuz tolestu eta asko zainduko ditu
Galtzerdi koloretsu bakarrera iritsi arte
Eskuan sartuko du galtzerdia
Musika geldituko da
Elkarrizketa bat hasiko da galtzerdiaren eta protagonistaren artean:
Kaixo, nor zara zu?
Zure galtzerdia, lelo halakoa!
Baina, zertara etorri zara hona, nirekin jolastera?
Zurekin? Ez, ez…
Nire laguna izatera?
Ba… ez!
Nire oinak bero mantenduko dituzu behintzat!
Ez pentsa, zuloak dauzkat edonon
Protagonistak amorruz kenduko du galtzerdia, maletan sartuko du eta galtzerdiaren lehen esaldia errepikatuko du baina “i” bokala erabiliz (ziri giltzirdii, lili hilikii)
Lehengo lekura itzuliko da, maletaren eta objektuen montoiaren parera
Musika berriro entzungo da, hasieran bolumen baxuan eta igoz gero
Maleta atontzen jarraituko du
Panpinera iritsiko da eta izoztu eginen da
Musika isilduko da
Ezkerreko eta erdiko fokoak itzali
2.Hondoa: amonaren xala
Eskuineko fokoa piztu
Amona bere aulkiarekin sartuko da eta haurraren atzean eta eskuinean eseriko da
Sehaska kanta hasiko da
Josten hasiko da eta playbacka eginen du
Erdiko fokoa piztuko da
Protagonista desiztotu eta amonaren inguruan ibiliko da urduri, jostailu berriari begira
Amonak mimoak egiten dizkio
Protagonista lehengo lekura itzuli eta izoztu egingo da pausu motelean
Sehaska kanta isilduko da
Amona izoztuko da
1.Hondoa berriro: trenbidea egunez
1.grabazioa jarriko da: “Amonak josi zuen Ninbe, nire jostailurik kuttunena. Oraindik bere usaina daukala iruditzen zait batzuetan. Bere sehaska-kantak entzuten nituen bitartean besarkatu ohi nuen lo hartu arte.
(Une honetan amona mugitzen hasiko da, panpina eta aulkia eramanen ditu).
Bere magalean lo hartzen nuenetan ohera esnatu gabe eraman ohi ninduen amonak, musu eman
(biek panpinari musu emanen diote)
Protagonista berriz izoztuko da
Amona joaten hasiko da
eta iluntasunean galtzen zen. Ikusi nuen azken gau hura ez dut sekula ahaztuko.”
Amona eszenatokitik irtengo da publikoari bizkarra emanez pausu motelean
Protagonista desizoztu eta amona zegoen lekura begiratuko du
Musika berriz entzungo da
Fokoak itzaliko dira
3.Hondoa: brokoli
Ezkerreko eta erdiko fokoak piztuko dira
Protagonistak maleta atontzen segiko du gozo-gozo
Familia-argazkira iritsiko da eta izoztu egingo da
Musika isilduko da
2.grabazioa: “Bost ginen etxean, aitaren anaia, amona, ama, aita eta ni. Amona izan zen desagertzen lehena, bonba soinuen artean esnatu ginen gau hartan ikusi nuen azken aldiz. Gau hartan bertan joan ginen etxetik, berriz inoiz ez itzultzeko. Ankara deitzen zuten gizon gaizto batek bota omen zituen bonba haiek. Ama eta osaba armak eskuan hartuta joan ziren gizon harren bila, aitarekin alde egin genuen herritik eta hura izan zen ikusi genituen azken gaua. Herrikide baten autora igo ninduen aitak eta haiengandik urruntzen nintzen bitartean ezin izan nion negarrari eutsi. –Gero elkartuko gara- esan zidan, baina ez ginen berriz elkartu.”
Protagonista berpiztu eta altxatuko da
Fokoak itzaliko dira
Publikora hurbilduko da eta haiei begira bila hasiko da linternarekin
Non ote daude? Non zaudete? Ama? Benetako pena tonuan, triste
Zuk nire amonaren antza daukazu, etorri mesedez. Jantzi hau- hijaba maletatik atera eta jantziko dio eta oholtza erdian jarriko da amona
Publikoan bilatzen jarraituko du
Aita! Kaixo! Etorri aita, etorri. Argazki bat aterako dugu. Jantzi hau- mandila maletatik atera eta emanen dio. Amonaren ondoan jarriko da aita
Publikoan bilatzen jarraituko du
Amatxo! Ai amatxo! Etorri mesedez, etorri nirekin- tokilla emanen dio maletatik eta besteekin batera jarriko da
Publikoan bilatzen jarraituko du
Osabaren antza daukazu zuk! Inporta zaizu argazkirako etortzea?- Txapela (FEZ) emanen dio eta eskutik helduta besteekin elkartuko dira
Eskuineko eta erdiko fokoa piztuko da
Protagonistak familia kolokatuko du
Irribarre egin, argazkia aterako digute
Polaroidarekin argazkia aterako zaie (zuri-beltzean)
Protagonistak argazkia hartu eta familiakide berriei erakutsi
Maletan sartuko du argazkia kontu handiz
Amona eskutik hartu eta publikora lagunduko du- Amona izan zen desagertzen lehena
Ama eta osabari agur egingo die eskuarekin hau esaten duen bitartean:- Ama eta osaba armak eskuan hartuta joan ziren gizon harren bila
Publikoari begira aitaz hitz egingo du- Urruntzen nintzen bitartean aitari malkoak masailean behera erortzen zitzaizkion
Musika berriro
Lehengo lekura itzuli eta argazki zaharra maletan sartuko du
Eskuineko fokoa itzaliko da
1.Hondoa: trenbidea egunez
Protagonistak maleta atontzen segiko du
Ogi puska lehorrera iritsiko da eta izoztuko da
Musika isilduko da
Ezkerreko eta erdiko fokoak itzali eta eskuinekoa piztu
4.Hondoa: labea edo sua?
Aita orea egiten irtengo da bol batekin eskuinetik eta lehengo sehaska kanta abestuz
Gero ore puska bat hartuko du eta eskuekin forma emango dio
Protagonista desizoztu eta aita imitatzen hasiko da, begiratuko dio
Aitak ez du begiratuko
Ondoren labera eramango du (eszenatiko atzean egongo da ogi prestatu bat eta aterako du).
Labea itzalekin?
Ezkerreko eta erdiko fokoak piztu
3. grabazioa: “Egurraren usaina eransten zitzaion gure etxeko labe zahar hartan, aitak egiten zuen ogirik goxoena. Puska hau gorde nuen, gose izan arren, egunero usaindu ahal izateko; aitak boltsan sartutako ogi hura ogi pusketa lehorra da orain. Aurretik neukan bidaierako mantenu eskasa. Denborak belztu ditu ogiaren beraren tonu zurixkak. Hemen okindegi asko dauzkazue, ogi mota pila, egunero ogi lehor pila botatzen duzue zakarrontzira. Baina ez daukazue gure etxean egiten zen ogi haren antzeko ezer ez.”
Musika xuabe
Aita eskuinetik irtengo da eta haurrarengana hurbilduko da
Ogi puska aldatuko dio eta haurrari begietara begiratuko dio
Haurrak aita begiratuko du eta ogi puska bat jango du
Aita haurra begiratzen geratuko da
Haurra izoztuko da
Aita eszenatokiaren ezkerretik irtengo da, pausu motelean eta berriz begiratu
Eskuineko fokoa itzali
1.Hondoa: trenbidea egunez
Protagonistak maleta ixten egongo da
Musika itzali
1.Hondotik-> 5.ondora: trenbidea gauaz (negativo)
Ezkerreko fokoa itzali
Erdikoari intentsitatea asko jaitsi
Nekea adierazten du iluntzen duen bitartean
Arropa bat kuxin gisa jarri eta etzango da
2.eszena
6.Hondoa: amets-gaiztoa (esnea)
Bonben soinua
Protagonista mugitzen hasiko da “ohean bueltaka”
7.Hondoa: stop-motion (gerra irudiak azkar)
Musika (johnny cash- hurt)
Musika isildu
6.Hondoa: amets-gaiztoa (esnea)
Argi-beltzak piztu
Mamuak sartzen dira
Musika jarriko da (9.sinfonia)
Protagonistak amets-gaiztoan jarraituko du mugitzen
Mamuak haurraren inguruan koreografia
Musika isiltzen joango da pixkanaka
Haurraren ondoan etzango dira publikoari begira
Protagonista lasaitu egingo da publikoari begira
8.Hondoa: amets-gaiztoaren bukaera (fairy)
Protagonista izututa esnatuko da kolpean
Mamuak aldendu egingo dira
Bere atzean geratuko dira dantzan
1.Hondoa: trenbidea egunez
Erdiko fokoari intentsitatea igo erdira
Protagonista altxatu eta nagiak kenduko ditu motel
Maletan kuxin gisa erabili duen arropa sartzen hasi
Maleta ixten segiko du baina kostako zaio
Mamuak hurbildu eta urrundu eginen dira, hurbiltzean hitz egin eta urruntzean isildu
Bakoitza alde batean
Ez hau inork maiteko. -besteak xuxurlatu (bis)
Protagonista esaldi bakoitzeko tristeago jarriko da
Ez haiz besteak bezalakoa. -besteak xuxurlatu (bis)
Ezberdina haiz. -besteak xuxurlatu (bis)
Pobrea haiz.-besteak xuxurlatu (bis)
Zikina hago. -besteak xuxurlatu (bis)
Nork maiteko hau hi?” -besteak xuxurlatu (bis)
Protagonistak maleta ixtea lortuko du
Ezkerreko fokoa piztuko da
Erdikoari intentsitatea igo
Protagonista oholtzaren eskuinaldera joango da eta pantailaren iskinean izoztuko da
Mamuak bere atzetik joanen dira
Protagonista izoztean izoztuko dira
Ezkerreko eta erdiko fokoak itzaliko dira
Argi-beltzak itzaliko dira
Ikusleak txaloka hasi arte itxoingo da
3.eszena
Zuzendariak eskuineko 2.fokoa piztuko du.
Eh eh eh itxaron!! Istorioa ez zen horrela bukatu. Lehenengo gauak txarrak izan ziren, baina pixkanaka-pixkanaka hobetzen joan ziren. Euskal Herrira iritsi nintzen egun hori buruan daukat oraindik… Beldurtuta nengoen, baina denbora pasa ahala ikasi nuen mamu horiek nirekin jarraituko zutela betirako.
Mamuak zuzendariaren atzetik ibiltzen hasiko dira, ez lehen bezain beldurgarri
Fokoak pizten joanen da hori esan bitartean
Publikoari begira eseriko da
Eten baten ondoren atzera begiratuko du
Ikus dezakezuenez, mamu haiekin hazi naiz eta bizi naiz oraindik. Egia esan, nire Euskal Herriko familiak asko lagundu dit horretan.
Errefuxiatuen abestia
Publiko artetik harrera familiako ama sartuko da
Zuzendariari goxotasunez begiratu
Zuzendariak ama begiratu
Umearen ondora joanen da, eskutik hartu eta lurrean eseriko dira
Zuzendaria haiei begira egongo da
Protagonistak burua amaren magalean jarri
Amak laztanduko du
Denok zapaldu dugun mantarekin estaliko du haurra
Abestia xuabe
Protagonistak lo hartuko du
Asko eskertzen diet ni etxean hartu izana, nire amorrua ulertu izana, gau txar haietan babestu izana, behar nuen denbora eskaini izana. Errealitatea, ordea, ez da denontzat hain polita. Haur asko daude oraindik munduan zehar bonbetatik ihesean edo goseteak atzean utzi nahian… Beraz, gogoratu zuek zorte hutsez jaio zinetela munduaren alde honetan.
Abestiari bolumena igo