Gurpilduna, eskuan hartzekoa, poltsa itxurakoa… maletek forma ugari izanagatik ere funtzio bera daukate; beharko ditugunak bidaierako bildu eta garraiatzea. Beharko dugu hortz-eskuila, xaboia, toalla, barruko arropa… baina ez dira kuleroak izanen barruko kontuen artean barrukoenak. Beldurrak izanen ditugu maletan barrena, aurreiritziak, oroitzapenak, minak, haserrea… baita ilusioa eta esperantza ere.
Dramatizaziorako bide honetan, bigarren ziklora zuzendatuko obra proposamena aurrera eramatea izango da gure helburua, baina adingabeko obratzat definitzen dugu; hau da, helduentzat nola haurrentzat ere.
Protagonistaren sexua ez zehaztea erabaki genuen eta horrek bultzatu gintuen arropa neutroak bilatzera hasiera batean. Gerora, aldiz, erabaki genuen gona batek ez lukeela sexua definitu beharrik eta soineko bat erantsi genion pertsonaiari. Ustez emakumeei esleitzen diegun janzkeratik gertuago zegoen baina guk ez genuke hor definituko. Loredun atorra, artilezko jertsea, marradun soinekoa… ahalik eta okerren konjuntatu genuen protagonista, ikusi zedin guk bidalitako arropa zaharra zeramatzala soinean.
Saiatu ginen, hala ere, umearen irudia mantentzen, gehiegi ez heldutzen janzkeran. Ume batek soinean eramango zituen arropak bilatu eta aukeratuz. Aktorea heldua izateak lan hori zaildu zuen arren, uste dugu asmatu genuela horretan.
Amonaren itsura estetikoki politagoa izan zen, gerra aurreko oroitzapena irudikatzen zuelako, batetik, eta ezein kulturak (gureak salbu agian) zahartzaroari dion begirunearen erakusle gisa, bestetik. Jantzi koloretsu, hijab eder eta xal polit bat jantzi genion. Gainera, josteko lanabesez betetako saskia zeraman eta bere aulkitxo zaharra.
Egia den arren nahiko figura tipiko eta erromantikoa dela, eguna josten pasatzen duen amonaren irudiak ederki funtzionatu zuela esan beharrean gaude. Irudi horrek lortu zuen bilatzen genuen gozotasuna irudikatzea.
Aitak lihozko praka batzuk zeramatzan, kamiseta zahar eta zikina eta mantala beltza. Hasieran oinutsik joango zela adostu genuen arren, giro hotzagatik zueko argi batzuk janztea erabaki genuen.
Beetlejuice Tim Burtonen filma da. Pelikula horretako pertsonaia esanguratsuenak daramatzan marra zuri eta beltzetan ikusi genuen mamuen galtzen kolorea zein izango zen. Ator zuri bat jantzi genien gero eta buruan, lehortutako oihalaz eginiko kapela beldurgarria. Koreografia hobeto atera zedin zapatilla erosoak janzteko aukera ikuskatu genuen, irristadarik ez izateko.
Pertsonai horrekin oso argi geneukan, egun horretan aktoreak nahi zuen arropa janztea besterik ez zuen. Hori izan zen bilatu nahi izan genuen sentsazioa, gutako edonor izan zitekeenarena.
Bertan jantzi ohi ditugun arropak janzten dituen pertsonaren irudia ikusi ahal izan genuen pantailetan. Horrek iradoki nahi zuen gure gizartearen asimilazio-gaitasuna norainokoa den. Makillatutako pertsonaia ikusi genuen baina nabarmendu nahiko genuke guk ez genukeela emakume rolean kokatuko. Ez behintzat emakume rola ulertzeko joera daukagun horren moduko batean.
Ikusleen artean familia-irudirako pertsonaiak atera genituenean bakoitzari janzki bat eman genien: Aitari mandala, amari hijaba, amonari tokilla eta osabari fez kapela.
Arropa beltzak jantzita ibili ginen denok teknikariak ginen unean. Arreta gutxiago emateko eta antzezlanetik kanpo geundela azaltzeko modua izan zen.