Androi SE duen tableta baten segurtasun neurriak bermatzen.

Patroia, PIN-a, kodea

Garrantzitsua da norberaren gailuen segurtasun neurriak bermatzea hainbat arrazoiengatik, seme-alabek gure gailuak erabiltzen badituzte, norbaiti gailua uzten bazaio edota gailua galtzen bada, besteak beste. Aukera ezberdinak daude gailu hauen segurtasuna bermatzeko, horien artean ezagunenak:

  • Patroia
  • Kodea
  • SIM txartelaren kodea

Hurrengo bideo honetan Patroia, Kodea eta Pin-a nola kudeatu ikusi ahal da. Galdetegiaren emaitzetan erabiliena patroia izan denez, horrekin hasiko da laguntza bideoa:

Erabiltzaile Mugatua (Tabletetan)

Bertze aukera interesgarri bat litzateke erabiltzaile mugatua konfiguratzea, hau tabletetan egin daiteke. Hori eginez, gailu bakoitzak bi edo erabiltzaile gehiago izan ditzake baimen eta erabilera desberdinekin, gainera. Bideoan ikus daitekeen bezala, erabiltzaile nagusia izango da aukeratuko duena zein aplikazio edo apps ikusgai izango duen erabiltzaile mugatuak. Horretarako, erabiltzaile nagusiak segurtasun neurriren bat aktibatua izan beharko du (patroia, kodea edo PINa). Hona hemen hori azaltzeko bideoa: