Bideo-jolasen gomendio gida

6-8 urteko umeek gailu mugikorrak darabiltzate esku artean: tableta gehietan baina baita smartphona ere. Guraso eta hezitzaileak sarean gai honi buruz alfabetatzen hasi nahi izanez gero, informazio gehiegi eta sakabanatua aurki dezakegu: jolasak euskaraz, euskara lantzeko appak, umeendako appak, hezitzeko appak, doakoak eta ordaindu beharrekoak, ...

Umeek heziketan aurrera egin dezaten laguntzeko, guraso eta hezitzaileen artean alfabetizazio behar eta gogo handia dagoela argi dago.