Hezitzaileak eta aplikazio/jolas hezitzaileak

Hezitzaileek bideo-jolasekiko jarrera ezkorra erakutsi izan ohi dute aisialdi eta denbora-pasa edo denbora-galtzerako material gisa ulertuz. Europako markoan 2008an European schoolNet ekimena sortu zen bideo-jolasak ikasgelan erabiltzeko esperientzia pilotoa gauzatzeko. Jolasek ez zutela ohiko klasea ordezkatuko zioten, baina bai ikaste era berriak ekarri. Balio motibagarri handiak aitortu zizkieten eta ondorio nagusia bideo-jolasak eta ohiko klaseak osagarri bikainak zirela.

Bideo-jolasak entretenigarriak eta ludikoak izateaz gainera, material ikaragarri motibagarria da, edukiak transmititzeko euskarri boteretsua eta ikaste esanguratsua sustatzen duen materiala da. 2016ko urriaren 16an Madrilen aDeSek (Asociación Española de Distribuidores y Editores de Software de Entretenimiento) hezitzaileen ikuspuntua ezagutuz, Lehen Hezkuntzako umeen bideo-jolasen erabilera ikertu zuen, ikastetxeko emaitzak eta gaitasunen garapena aztertu zituzten bideo-jolasen eragina aztertzeko. Ondorioen artean nabarmendu zuten gurasoen %92k bideo-jolasak tresna hezitzaile gisa erabiltzearen aldekoak direla, eta irakasleen %79k balio motibagarri handia dutela eta ikastea errazten duela. 12. irudiarekin erakusten dizkigute garrantzitsuak diren trebetasunak.

Españako Zientzia eta Hezkuntzako Ministeritzak Videojuegos y Educación informean argitaratu zuenaren arabera eta edukiak alde batera utziz, bideo-jolasen interakzioa eta dinamismoa ikusirik, prozedura hauen garapena eragiten dute:

  • irakurketa
  • pentsamendu logikoa
  • behaketa
  • espazialitatea
  • hiztegia
  • oinarrizko ezagutza
  • ortografia
  • arazoen ebazpena
  • estrategien planifikazioa

Hau guztia ikusirik, umeek dagoeneko erabiltzen dituzten edo erabil ditzaketen ikus-entzunezko baliabideak eta komunikazioko teknologiak ezagutzea beharrezkoa da gaur egun hezitzaileendako. Honako hauek ezagutzea komeni da:

Sakelako telefonoak

Gaur egungo telefonoek, deiez gainera zein gaitasun eta arrisku eskaintzen dituzten jakitea gomendagarria da.

Bideo-jokoen edukia

Gomendagarria litzateke familia eta hezkuntzaren artean merkatuan dauden bideo-jolasen artean balio hezigarrietara mugatzen direnak sustatzea eta aurretik ezagutzea.

Hau egiten ahal izateko bideo-jokoak sailkatzeko dagoen sistema (PEGI kodea) ezagutu behar da, adin bakoitzarendako gomendatuak adierazi eta, ikonoen bidez, sexua, indarkeria, drogen kontsumoa eta abar erakusten dituzten agerpenak jakinarazten duena.

Internet.

Gomendagarria da umeek erabiltzen duten Interneteko webgune mota ezagutzea eta bideratzea.