Proiektuaren atal honetan a 6-8 umeendako App hezigarrien informazioa gune bakarrean bildu da. Bideo-jolasak era errazean aurkitzeko eta ezagutzeko gida da eta horretarako azpiko 1. irudian ageri diren atal hauek ditu:

    • bideo-jolasaren izena.
    • bideo-jolasaren ikonoa
    • bideo-jolasaren gaiaren azalpena
    • bideo-jolasaren edukien azalpena
    • bideo-jolasen Link-a

Hortaz gainera ikastetxeko curriculumean dauden ikas arlo bakoitza osatzeko interesgarriak diren appak saikatu dira .Ikus azpiko 2. irudia:

    • Euskara
    • Matematika
    • Ingelesa
    • Natur eta Gizarte Zientziak
    • Artistikoa
    • Musika
    • Gaztelania

1. irudia

2. irudia

Euskarazko aplikazioak lehenetsi dira merkatuan egon badirelakoz, nahiz eta hezitzaile eta umeen artean ezezagunak izan. Umeek begi-bistan jartzen zaiena erabiliko dute baina bideo-jolasak maiz bakarrik kudeatzen eta aritzen direla ikusirik, euskarazko aplikazioak ez dira merkatuko zerrendako goiko postuetan agertuko eta, ondorioz, ez dituzte euskarazko aplikazioak erabiliko. Bilduma honetaz gain, euskarazko aplikazioak aurkitzeko gune hauek eskura daude:

Sailkapen honetan doako eta ordaindu beharreko aplikazioak bildu dira. Sanchezen arabera, jendartea bizimodua errazago egiten duten aplikazioak ordaintzeko prest dago. Arlo eta ordena hauetan prest daudela dio: jokoak, osasuna, haurren jolasak eta kiroletarako aplikazioak. Hirugarren postuan umeendako aplikazioak daude; batetik, dirua aurreztea suposatzen duelakoz eta, bertzetik, noiznahi eta nonahi aritzen ahal direlakoz.