Arazoak eta arriskuak ezagutu

Teknologia berriak, gailu mugikorrak, bizitza hobetzeko tresna garrantzitsuak dira. Alde batetik, baliabideak baliatzerakoan onura hauek nabarmenak dira: nonahi eta noiznahi entretenitu, ikasi, erosi-saldu eta komunikatu. Bertze aldetik, hezitzaileen alfabetizazio faltagatik, umeek egunero erabiltzen duten tableta edo smartphonetan maiz ez dute konfiguratua inolako segurtasun neurririk. Gailuekin esperimentazioaren bidez ikasten dute umeek, botoia sakatuz eta gertatzen dena ikusiz; aurkikuntzaz ikastean Ikasten ikastea gaitasuna garatzen da, ikertzeko sena sustatu eta arazoak ebazten dira.Hortaz gainera, umeek berek bakarrik erabiltzen eta kudeatzen dute gailua horretarako irizpide gutxi edota irizpiderik gabe honelako ekintzak burutuz:

        • aplikazioak jaisten dituzte
        • sarean nabigatzen dute (Chrome)
        • bideoak ikusi (Youtube)
        • argazkiak eta bideoak egiten dituzte eta moldatu egiten dituzte: Prisma, Cymera

Gurasoen gailua baliatzen dutenean segurtasun neurririk izan ezean, aplikazio pribatu guztiak erabiltzeko aukera daukate: banketxetako aplikazioak, erosketa aplikazioa (Amazon), korreoa, sare sozialak, e.a.

Normalean deus txarrik gertatzen ez bada ere, azken aldian jokabide honengatik gertatu diren arazoen berri izan da.

Hainbertze jende konturatu ez bada ere, arazoak saihestu eta gailuen segurtasuna bermatzearen garrantzia hezitzaileen ardura dela azpimarratu behar da, eta horretarako alfabetatu digitala bihurtu behar da. Konfigurazio kontuetan alfabetatzeko ikus gailuen konfigurazio gida