Android SE duen gailuendako Googleko kontu bat sortu.

Smartphoneko kontua EZ

Etxeko tableta (haurrak erabiltzen dutena batez ere) konfiguratzeko orduan, Smartphonean erabiltzen ez dugun bertze Google kontu bat erabiltzea gomendatzen da. Hala egiterakoan, haurrek ez dute aukera izango ikusteko edo kudeatzeko gurasoren kontaktuak, emailak, Googleko bilatzaileko datuak, Youtuben ikusten diren bideoen zerrendak eta gailu hauetan sinkronizatzen diren apps desberdinen datuak. Horrez gain, guraso eta haurren erabileraren informazioa nahasteko arriskurik ez da izango.

Google kontu kontu berri bat egin

Arazo hori saihesteko, abizenarekin egindako kontu bat sortu, “irigoiendarrak@gmail.com” adibidez, eta haurrek etxean erabiltzen d(it)u(z)ten gailua(k), horrekin konfiguratu. Bertze aukera bat da haur bakoitzari “alaba-semearenizenabizena@gmail.com” kontu pertsonal bat sortzea eta gurasoek kudeatzea, haurrak nahiko adina izan arte (14. urtebetetzean opari gisa erabili daiteke, gainera).