Umeak Tableta eta Smartphonean seguru eta egokiro aritzeko gurasoendako 10 gomendio

1.- Jostailua baino gehiago da.

Gailuaren ezaugarriak, arriskuak eta aukerak ezagutzea komeni da. Gailua elkarrekin ezagutzea garrantzitsua da.


2.- Mugak ezarri.

Umeak gailua non, noiz eta nola erabili behar duen argi eta garbi jakin behar du. Segurtasun neurria jartzea komeni da kanpoan erabili nahi izanez gero.


3.- Arauak jarri.

Umeekin erabilera arauak hasieratik adostu behar dira, horretarako irizpide argiak jarraituz.

4.- Arriskuak ezagutu.

Helduak arriskuak saihesteko aplikazioak, edukiak eta zerbitzuak ezagutu behar ditu haurren onura eta segurtasuna bermatuz.

5.- Erabilera gainbegiratu.

Umearekin batera aritu eta egiten duen erabilera ezagutu (zertarako, norekin, …)

6.-Sarbidea kontrolatu.

Gailua konfiguratu gune arriskutsuen sarbideak kontrolatuz: erosketak, aplikazioen jaitsierak, datu pertsonaletara,...

7.- Lagundu.

Umeak egiten duen erabileran esku-hartzea izan, etxeko toki komunetan arituz.

8.- Arduratsua izaten irakatsi

Arauak eta arriskuak (beldurra saihestuz) ezagutu behar ditu umeak, kontzientzia eta harreman egokiak izanez arituko delarik (netiketak)

9.- Kasu argazkiekin!

Argazki eta bideoekin zuhurtasunez jokatzen erakutsi behar zaie umeei, berendako ona dena edo ez dena, gainerakoendako ere berdina dela ulertaraziz.

10.- Kasu datu pribatu pertsonalekin!

Datu pribatuekin ( helbidea, telefono zenbakia, galderekin) zuhurtasunez jokatzen erakutsi behar zaie umeei, zalantzen aurrean helduengana jotzea segurtasuna bermatzea dela ulertaraziz.