Zergatik dira hain erakargarriak umeendako?

Bideo-jolasen arloak gero eta ume eta nerabe gehiago erakartzen dituela nabarmena da. Izan ere, telebistaren erabilera apaldu, eta bideo-jolasena eta Internetena handitu dela antzeman daiteke.

Bideo-jolasen aldeko interes hau azaltzeko erabili ohi diren arrazoiak honako hauek dira:

  • Haur eta gazteendako teknologia berrien arloko atala dira, arras erakargarria den atala.
  • Telebistan eginkizun pasiboa baldin bazuen, bideo-jolasetan jokatzen duen pertsonaren eginkizuna askoz aktiboagoa da.
  • Bideo-jolasek errealitatea oso modu erakargarri eta sinesgarrian islatzea lortzen dute marrazki, musika eta animazioen bidez.
  • Gidoilariek argumentua eta pertsonaiak haur, nerabe eta gazteen munduari emozionalki lotzea lortzen dute.
  • Bideo-jolasak ume eta gazteen kulturara gehitu dira, helduen mundutik bereizten dituzten kodeak garatuta.