UPV-EHUk, UEUrekin lankidetzan antolatutako Berezko Tituluan aukeztutako Proiektua

6-8 urteko umeen GAITASUN DIGITALA garatzen

Haurrak teknologia erabiltzaile goiztiarrak dira gaur egun. Kontsumitzaile sutsuak dira eta aisialdiarekin lotura estua duen jarduera gisa ulertzen dute. Hori horrela izanik, proiektu honek 6-8 urteko umeen gaitasun digitala ikertu du.

Hori dela eta, honi buruzko datuen bilketa aztertu ondoren, Graduondoko Proiektu honen xedea Nafarroako ipar-mendebaldeko 6-8 urteko umeen eskura jartzen diren gailu teknologikoen ezaguera eta erabileraren diagnosia egin da: smartphonea, tableta eta ordenagailuak. Horrekin batera, ikasleekin batera hezkuntza eragile eta komunitatea osatzen duten guraso eta irakasleek gailu teknologiko horien arduradun nagusiak izanik, beraiek duten gailuen ezaguera eta erabilera ildoak ere aztertu dira.


NOLA EGIN DA HAU?

Hau egiteko erabilitako metodologian eskualderako propio diseinaturiko 840 galdetegien bidez 6-8 urtetako ume, guraso eta irakasleek gailu hauen erabileraren eta konfigurazioaren trebetasunen inguruan daukaten errealitatea aztertu da, eta gai honekiko talde desberdinen ikuspuntua ageri da. Galdetegietan bildu diren datuak sareratu eta jendartearen esku utzi dira. Datuen hustuketak informazio ugari eta interesgarria agerian utzi du noiz, non, norekin eta zertan aritzen diren adieraziz.

Proiektu honek Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeko 6-8 urteko ume zein hezitzaile eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) arteko ikuspegi osoa eskaini du. Datu horiek guztiak aztertu ondoren, hezitzaile guztiak oro har heziketa-beharraren garrantziaz ohartze bidean daudela argi ageri da. Hori dela eta, internet eta gailu teknologiko hauen erabileran segurtasuna sustatzeko asmoarekin, gailuen inguruko laguntza gidak komunitatearen eta umeen gaitasun digitalaren hastapenetako arduradunen eskura jarri dira, baita konfigurazio bideo-tutorialak zein apps-en erabilera hezigarrien inguruko sailkapena ere. Familia artean gailu teknologikoen trebetasuna era aske eta esperimentalean barneratzeaz gainera, umearen haziera integrala eta inteligentzia globala bermatzen laguntzeko proposamena da hau.

Egileak: Itziar eta Joxe Irigoien Perurena

Zuzendariak: Mikel Iruskieta eta Juanan Pereira

Kontaktua: iriperuak@gmail.com

Webguneko edukien lizentzia

Webgune honetako eduki denak Creative Commons lizentziapean daude.

Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin cc by-nc-sa

Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.