UNITATE DIDAKTIKOA

ORIENTAZIOA LEHEN HEZKUNTZAN

Oharra: Unitate Didaktiko hau zaharkituta dago eta saio praktikoak azaltzen dira, bakarrik. Alde teoriko guztia berrizteko prozesuan nabil oraindik.

SARRERA: Zer da Orientazio Kirola?

Espazio fisikoan dauden elementuak mapa batean errepresentatuta daude. Hauetaz aparte bereziki ipini ditugun elementuak (kontrol-gune) ere errepresentatzen ditugu. Korrikalariaren helburua bere mapan agertzen diren kontrol puntu hauetatik ahalik eta azkarren pasatzea da.

Kirol honek hainbat modalitate ofizial ditu onartuak, hauetaz gain eskolako esparruan jarduera askoz gehiago egin ditzakegu.

JUSTIFIKAZIOA: Zergatik Lehen Hezkuntzan?

“Orientazioa DBHko gauza bat da, Lehen Hezkuntzan “Altxorraren bila” moduko jolasak bakarrik egin ditzakegu…” –askotan entzungo zenuen, baina jakin badakizu “Altxorraren bila” prestatzeak behar duen lana, izugarria. 2 ordutako lana 15 minututan bukatzeko. Hemen aurreiritzi honekin apurtu nahi dugu. Orientazioa modu erraz eta motibagarrian landuz.

Lehen Hezkuntzako 3. ziklirako bideratuta badago ere bigarren ziklorako egindako moldaketak arrakastatsuak izan ohi dira.

Unitate Didaktiko honen helburuetako bat, aurkaria aurrez-aurre duten kirol konpetitiboenganako alternatiba bat izatea da. Ingurugiroan praktikatzen den kirol berri bat ekarriz ikasleei eta denbora librerako errekurtso erraz bat gerturatuz.

Honetaz aparte material berezirik ez du behar eta edozein espazioan egin daitekenez (aldagela batzuetatik, herri oso batera) ikaslea asko motibatu ohi da, saioetako monotonia apurtzen baitugu.

Etapako bi helburu nagusi hauetaz gain, ikaslea bere espazioa ezagutu eta moldatzea du helburu zehatz, orientabiderako zenbait baliabide eskeiniz.


HAINBAT TRUKO ERRAZ

Balizak ez dira izkutatzen, bistan egon behar dira.+Ikasleari dagozkion kontrol-gune baino baliza gehiago ipini. = Ikasleak baliza asko hasi aurretik ikusi arren mapan agertzen zaizkionetatik bakarrik pasa behar da. Mapan orientatu beharko da. Honek ibilbide asko egiteko aukera ematen digu. 15 balizarekin 6-8 ibilbide desberdin egin ditzakegu eta ikasleak ezin izango diote elkarri jarraitu.

Unitate Didaktiko honen helburuetako bat lana ahalik eta errazena egitea da, beraz balizak edozein gauza izan daitezke, batez ere patio esparruan bada. Adibidez: futboleko kromo zaharrak, kartak…

Ipini eta bi aste kendu gabe utzi genezakeen materiala oso baliogarria da. Tanpon baten neurriko papertxoak zeloarekin, adibidez.

Behin balizak ipinita froga bat baino gehiago egitea komeni da. Egin dugun lana aprobetxatu behar da!

Orientazioko mapak karratuak izan ohi dira, gainera iparraldea gorantz doan gezi batekin errepresentatzen da. Mapa estandarrak iparraldera orientatuta egoten dira BETI. Baina…mapa karratu hauek orientazioa zaildu egiten du. Gure joera mapa kuadratzea da, testu bat irakurriko bagenu bezala. Era honetan benetako espazioarekin orientatzea oso zaila egiten zaigu iparrorratz gabe. Zenbat bider ikusi dugu mapa begiratzean burua okertzen dutenak???

Hau errazago ulertzeko mapa borobilak egitea oso baliogarria izan ohi da, espazioa ezaguna bada, noski. Erreferentea mapa izan beharrean espazioko elementuak izaten dira eta ikasleak ondo orientatzen ikasten dute.

Ez zoratu ikasleak iparrorratzarekin!!! Aurreko “trukoan” esan bezala, askoz baliagarriagoa da (baita kognitiboki ere) benetako espazioan dauden elementuekin orientatzen ikastea.

Ibilbide desberdinak daudenez klasifikazioa egitea ez du zentzurik, ibilbide batzuk beste batzuk baino zailagoak izan daitezkelako. Beraz, baduzu aitzakia ekintza ez-konpetitibo baten moduan aurkezteko. Bukaeran “zein ibilbide izan da zailagoa?” moduko galderak lagundu ohi dute.

DENBORALIZAZIOA

Udaberrian egitea komeni da, eguraldia ezinbestekoa delako. Hala ere euria balego “ingurune birtualeko” saioak egin ditzakegu. Izatez Otxandioko Eskolak antolatzen dituen Orientazio Topaketetan bukatzen duen Unitate Didaktikoa da.

SAIOAK

1 SAIOA: AURREZAGUTZA AZTERTU

Gelako mapa: Ikasleei gelako mapa bat egitea eskatuko zaie. Eginda dutenean beren izena duen papertxo bat gelako tokiren baten ipiniko dute eta beraien mapan borobil batez errepresentatu. Egindako mapa gelako ikasleen zerrendan ondoren duenari emango diote eta honek papertxoa bilatzen saiatuko da. Aurkitzen duenean ez du papertxoa kenduko. Denak bukatzean mapa hurrengoari pasatuko dio eta abar…

2-3 bider aldaketa egin ostean hainbat galdera egingo zaizkie:

1.- Ondo pasa duzue?

2.- Erraza izan da?

3.- Guztien mapak antzerakoak ziren? Zein antzekotasunak? Zein desberdintasunak?

4.- Mapa ulertzea errezagoa izateko zelan egin genezake?

Gogoetarako gunea utzi.

Gelako mikrosprinta: Gelan 15 zenbaki ipini ditugu itsatsita (kromo baten naurrikoak izan daitezke). EZ DITUGU IZKUTATU BEHAR. Prestatuta daukagun gelako plano batean 5 kontrol-gune bakarrik daude errepresentatuta, beste 10ak ez. 4 ibilbide modelo egingo ditugu. Ikasleei papertxo zuri bat (kontrol-txartela) eta arkatza emango zaie. Ikasleek mapa ulertu eta dagokien 5 balizen zenbakiak batu beharko dituzte, paper zurian. Ibilbide bakoitzari batura bat dagokio, irakasleak aurrez dakiena.

Bukatzean ibilbidea aldatu eta beste froga bat egin daiteke.

Bukatzean lehengo galdera batzuk berriro egingo ditugu:

1.- Ondo pasa duzue?

2.- Kideen maparekin baino erraza izan da? Zergatik?

3.- Zein berezitasun eduki du mapak?

Gogoetarako gunea utzi.

Tik-tak-tok (lasaia): 9 uztai ipini eta "3 en raya"-ra jolastu. Hasieran bi talde eta zapiak dira fitxak. Txandaka. Gero ikasleak dira fitxak eta "tablerotik" kanpo dauden taldekideak tableroaren errepesentazio plastifikatu baten jolasten dute. Ezin da hitzegin, beraz, plantilla erakutsita fitxak agindutako tokira mugitu beharko dira.

2 SAIOA: ESKOLAKO PATIOAN: Mapa borobila

Eskolako patioko mapa erakutsiko diegu, bakoitzari mapa eskura emanda. Mapa guztiak berdinak izango dira, ibilbide berdina izango dute. Mapa borobila izango da eta ez da iparraldea errepresentatuko, ezta letra edo zenbakirik ere. Patioko bi edo hiru elementu deigarriengatik galdetuko diegu. Adibidez: futbol zelaia, eskolako eraikuntza, gimnasioa… Identifikatu ostean mapa orientatzeko eskatuko diegu.

Mapan dauden hainbat kontrol-gune non dauden pentsatzeko denboratxoa emango diegu. Dagokien kontrol txartelak banatu eta denak batera irtengo dira balizak bilatzera.

3 SAIOA: INGURUNE BIRTUALEAN

Catching Features-n jokoarekin sarean konektatuko gara. Partida sortzailea irakaslea izango da eta “MIT” mapa erabiliko du (kirol herri bat, elementu askorekin, erraza). Erabilpena azaldu eta lasterketa hastean espazioko hainbat tokietara joateko eskatuko diegu. Maparen laguntzarekin aurkitu dezaten eta espazioko antolakuntza ikasi dezaten.

Lasterketa libreki egiten utziko diegu. Irakaslea ikusle bihurtuko da, guztien ibilbidea jarraituz eta laguntza eskeiniz.

4 SAIOA: MIKRORIENTAZIOA

Frontoi edo gimnasio batean egiten dugun orientazio mota da. Elementuak guk ipiniko ditugu: uztaiak, konoak, adreiluak, sokak eta abar. Aurretik mapan errepresentatzeko lana eginda dugu. Hiru azterketa egingo ditugu, elementuak eta balizak aldatu gabe, bakarrik mapa aldatzen:

- Orientazio lineal 2

- Orientazio skorea

Tik-tak-tok (azkarra): "3 en raya" jolasa. 9 uztai ipinita eta txandaka izan beharrean erreleboka talde berean, hau da, taldeko batek fitxa (zapia) ipintzean hurrengo taldekideari ematen dio txanda. 16 uztaikin (4x4) ere egin daiteke.

4 SAIOA: INGURUNE BIRTUALEAN

Catching Features-en lasterketak sarean.

6 SAIOA: MEMORIA ETA ERRELEBOAK

O-Memoria: Patioko 4 mapa handi horman itsatsi. Ez dute zertan denak ondo orientatuak egon behar. Orientazio skore bat izango da, baina ezingo dute mapa beraiekin eraman. Nahi beste aldiz etorri daitezke mapa ikustera. Memoriazko froga bat da.

Errelebo itsuak: Skore orientazioa da, baina mapan 15 kontrol-gune badaude gutxienez 5 eta gehienez 10 balizatatik pasatu behar dira. Nahi dituztenak. Lehenengo txandakoak bukatzean (5-10 baliza) irakaslearengana etorriko dira txartela ematera. Heltzen diren lehenengo biak kontrol-txartelak elkarri aldatu eta talde bihurtuko dira. Hirugarrena eta laugarrena erebai, bosgarrena eta seigarrena eta abar.

Taldeko biak helmugan daudenean bukatzen da froga.

Minak:

7 SAIOA: HERRIAN

Bi froga egingo ditugu:

- Skorea

- Lineala

8 SAIOA: BASOAN (O-TOPAKETAK)

Urtero Otxandion egiten diren Orientazio Topaketetan parte hartu. Informazio huztia: https://sites.google.com/site/otopaketak/