ORIENTAZIO KIROLA

ZER DA ORIENTAZIO KIROLA?

Mapa baten laguntzaz bertan agertzen diren hainbat puntutik pasatu beharrean datza.

Materiala

Iparrorratza erabili daiteke soilik, baina ez da derrigorra.

Espazioa

Mapa batean errepresentatu daiteken edozein eremutan. Basoan, herrian, eskolako patioan, gimnasioan, gelan, komunetan eta abar.

Konpetizioa da?

Gehienetan erlojuaren kontrako bakarkako jarduera bezala planteatzen dira antolatzen diren konpetizio guztiak, baina ez du zertan honela izan behar. Jarduera kooperatiboak egin daitezke edota denboraren aldagaia kendu.

Eskolan landu daiteke? eta Lehen Hezkuntzan ere bai?

BAAAAI. Eskolan landu daiteke, baita LHn ere. Kontutan hartu behar duguna da 3-4 mailetatik behera mapa interpretatzeko arazoak izan ditzaketela, baina 3-4-5-6 mailetan arazorik ez!