ANTOLAKETA EGITARAUA IZENA EMATEA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK SEGURTASUN PROTOKOLOA ARGAZKIAK MAPAK/IBILBIDEAK
2023ko ekainaren 16an onartutako baldintzak:
Orientazio Topaketak oso ekintza aberasgarria da ikasle eta irakasleentzat, baina antolatu eta gauzatzeko zailtasun nabariak ditu, batez ere ikasleen kopurua dela eta.
Hortaz, oso garrantzitsua da, izena eman aurretik ondoren zehaztuko diren baldaintzataz jabetzea:
Izena eman behar da:
Ikasleen kopuruak eta Heziketa Fisikoko irakaslearen mobila eta emaila (ez eskolakoa)
ORDUTEGIA:
11:30ak baino beranduago helduz gero ez da irteerarik emango.
GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEA
O-Topaketen talde eragileak antolatzen dituen batzar guztietara etorri beharko da.
O-Topaketetan parte hartuko duten ikasle guztiekin orientazio kirola landuta izan beharko du.
O-Topaketa egunean zaintza lanetan egongo da (basoan), beraz, 9:00etarako Otxandion egon beharko da.
BESTE IRAKASLEAK
Ikastetxe berdinetik ikasle asko badatoz (40 baino gehiago), baliteke irakasleetako bat basoko zaintzan egon behar izana, hortaz, 9:00etarako egon behar izatea. Antolakuntzak ikastetxearekin aldez aurretik lotuko du.
Ikastetxe bakoitzetik, GHko irakasleak ez diren beste irakasle batzuk etorri ohi dira. Argi izan behar dute, beraien lana ikasleen zaintza dela, bereziki, lasterketa bukatu eta gero. Beraien ikasleak basoan dauden bitartean ez dute zeregin handirik izaten, baina ikasleak datozenean, bertan egon beharko dira. Eskola desberdinetako ikasleak izanik, egin beharko duten zaintza aktiboa izan beharko da.
Baliteke irakasle hauetako bik, irteerak ematen lagundu behar izana.
Laburbilduz, izan ditzakeen lanak (ikastetxearekin aurretik adostuko dira):
Goizeko irteerak ematen lagundu
Komunetako zaintza aktiboa
Herriko gune batzuen zaintza
Mapak, materialak eta abar duten kostea ordaintzea:
2€ izena eman duen ikasle bakoitzeko. Topaketak bukatu eta gero faktura bat bidaliko dizuegu eskola bakoitzera. Ordainketa O-Topaketak egin eta gero egingo da, lasai.
Faktura Bizkiko Orientazio Klubak (COBidea) egingo dizue.
Segurtasuna:
Taldeka irtetzen direnak taldeka etorri behar direla jakin behar dute. Ezin dute taldekide bat bakarrik utzi. Laguntza behar izanez gero "peto horidun" nagusieri eskatu ahal diete. Batetik bestera 200m dago gehienez. Proba bukatzean helmugatik pasatu behar dira, antolatzaileek heldu direla ziurtatzeko.