Bi mapa hauetan baliza guztiak agertzen dira, baita zaintza guneak (letrak) eta kotxez sartzea behar izanez gero, nondik sartu daitekeen (gorriz).
IKASLEREN BAT FALTAKO BALITZ
Ikasleren bat faltako balitz hau izango litzateke jarraitu beharreko prozedura:
1.- Heldutakoen zerrendan bera edo bere taldea ez dagoela ziurtatu.
2.- Ikaslearen irakasleei heldu ote diren galdetu. Gelakoei galdetu diezaiela.
3.- Zaintzaileen whatsapp taldera ikasleen datuak idatzi (izen-abizenak, ikastetxea, herria eta maila) eta zaintza-guneetatik pasatzen diren ikasleei galdetzen joan.
4.- Bukatzeko ordua denean, bueltatzeko honako orden hau jarraitu:
Mendiko zaintzaile guztiek isteko zinta ipiniko dute.
Iparraldeko zona:
E 48tik pasatu eta F ikusi arte jarraituko du. Ikustean atzera egingo du: 48-53-55-47 eta D-rekin elkartuko da. D eta E topo egiten dutenean, D 51ra joango da eta 54rantza jarraituko du C ikusi arte. Elkar ikustean 51ra joango da berriz, gero 50 eta 49 eta han E-ri itxarongo dio. Bitartean, C 54tik pasako da eta 51rantza jarraituko du D ikusi arte, orduan atzera egingo du, 54-52-62-56 eta 36an D eta E-ri itxarongo die. E-k 47tik 49ra joango da eta D-rekin elkartu harte itxarongo du, 49 balizan. E eta D elkartzean 36ra joango dira eta C-ri itxaronfo diote. Hirurak elkartzean 37ra joango dira.
Hegoaldeko zona:
F 46tik 48rantza joango da, E ikusi arte. Ikustean atzera egingo du 46ra eta gero 59ra. Gero 58-61-60 eta H gunean itxarongo dio H-ri. Bitartean H-k 66-65 eta G gunera joango da G ikusi arte. Ikustean, elkarrekin egindako bidea egingo dute atzera. Bitartean G-k 64 eta 63 egingo du F ikusi arte eta gero atzera G gunera eta elkarrekin H-rekin topatu arte. F, G eta H-k 57-42 balizetatik pasatu eta 32an bukatuko dute.
5.- Ikaslea ez bada agertzen, egun horretako antolatzaileak 112ra deituko du.
IKASLEEK JAKIN BEHAR DUTENA
- Guztiz debekatuta dago hesiak zeharkatzea.
- Bide baten zinta gorria bago, PASATZEA DEBEKATUA esan nahi du.
- Ezin da baliza edo pintzarik hartu, mugitu edo apurtu.
- Lasterketako bukaera ordua baino lehenago helmugaratu beharko da, nahiz eta baliza guztiak aurkitu ez.
- Bukatze orduan begiraleak txilibituak joko dituzte. Hauek entzutean gertuen dagoen balizara joan beharko dira eta han begiraleei itxaron.
- Min hartuz gero baliza batera joan eta gertatu dena pasatzen diren ikasleei azaldu. Zein baliza zenbakian dauden esan eta begiraleari itxaron.
- Helmugara, irten den talde berdina heldu beharko da, osorik.
- Helmugaratzean beraien kontrol txartela helmugan aurkeztu behar dute.
ANTOLATZAILEAREN TELEFONOA: *********