O-TOPAKETAK (LH)

ANTOLAKETA EGITARAUA IZENA EMATEA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK SEGURTASUN PROTOKOLOA ARGAZKIAK MAPAK/IBILBIDEAK


ZER DA ORIENTAZIOA?

Euskal Herrian Orientazio kirola ekoletan nahiko berria bada ere, nork ez du egin inoiz “altxorraren bila” bere ikasleekin? Ba izugarrizko harrakasta izan ohi duen jolas honek badu atzetik bere mamia. Altxorra topatzeko hainbat “pista” aurkitu behar dira lehenago mapa baten laguntzaz eta altxorra lehena topatzen duenak irabazi ohi du. Ba Orientazio kirola ekintza ludiko hori kirolean bihurtu du:

Kirolariak banaka-banaka irtetzen dira (erlojuz kontrako lasterketa batean) minutu bateko txandetan. Irtetzerakoan dagokion mapa (bertan zenbait “kontrol puntu” agertzen zaizkio zenbatuta) eta kontrol-txartela ematen zaizkio. Korrikalaria, bere burua orientatzen du iparrorratz baten laguntzaz eta kontrol.puntu hoietatik ordenean pasatu beharko da, kontrol-puntu bakoitzean bere marka egiten. Marka kontrol-txartelan dagokion laukitxoan kontrol-balizetan egoten diren pintza berezi batzuekin marka egiten dio. Baliza bakoitzeko pintzen zuloak desberdinak dira eta zulo desberdina egiten dute.

Kontrol-puntu guztiak ahalik eta denbora gutxienean pasa behar ditu. Helmugan epaileak bere denbora hartu eta beste korrikalarien denborarekin konparatzen du klasifikazio bat eginez.

Oso kirol debertigarria da, nor bere buruari eskatzen dionaren arabera baitago lasterketaren esfortzua. Korrika joan gaitezke (galtzeko arriskua handiagoa da) edo lasiago eta mapa sarritan begiratuz (galtzeko arrisku gutxiago).

Eskoletan kirol honek eskeintzen diguna oso kirol gutxik emango digute:

- Ariketa fisikoa

- Bakarkako lana: esfortzua eta erabakiak

- Ingurugiroan ekintza ludikoa egitea

- Mapak eta eskalak menperatzea (interpretatu eta sortu)

- Gure burua espazioan orientatzen ikasi

Unitate Didaktiko hau eskoletan 4-6 saiotan lantzea proposatzen dut era progresibo batean:

1 Hasieran mapak interpretatzen hasiko dira, gero beren errealitatearekin konparatzen, mapak eratzen bukatu arte.

2 Maparen laguntzaz eta taldean zenbait errekorrido egingo dituzte ezaguna den inguru batean, eskola inguruan.

3 Bakarka edo binaka orientazio lasterketak egingo dituzte.

4 Topaketak

ZERTAN DATZA "O-TOPAKETAK"?

Orientazioaren inguruko topaketa da. Euskal Herriko ikasleak etortzen dira eta orientazioko bi froga egiten dituzte. Ikusi iazko topaketen informazioa.