SARRERA

SITES HONEN XEDEA

AURKEZPENA

Ni Iñigo Ramos naiz, Gorputz Hezkuntzako irakaslea, Otxandio eskolan. 2008an orientazio kirolean adituak ziren Sabin eta Urtzirekin ipini nintzen kontaktuan. Kirolaren nondik norakoak azaltzeaz gain Areatzako herriko mapa utzi zidaten eta Areatzako eskolan ipini nuen martxan nire lehenengo UDa. Arteako eskolako GH irakaslearekin jarri nintzen kontaktuan eta elkarrekin nire lehenengo Orientazio topaketak antolatu nituen Areatzako herrian. 25 ikasle izan ziren bi eskolatako 5+6. mailako ikasleak elkartuta. 2009an Beste horrenbeste ikasle etorri ziren Areatzara eta hurrengo urtean, 2010ean Otxandiora eman zidaten behin betiko lekualdatzea.

2010eko O-Topaketetara 188 ikasle etorri ziren, arratia bailarako eskolatakoak, batez ere.

2008tik hona asko handitu da proiektu hau.

Orain 5 egun izaten dira, bakoitzean 200 ikasle inguru etortzen direlarik!

HELBURUAK

Sites edo web honen hasierako helburua orientazio kirolaren inguruko topaketak kudeatzea izan bazen ere, gaur egun hori baino gehiago dela pentsatu nahiko nuke.

Orain informazio anitza dago: orientazio kirolaren inguruko informazio orokorra, Lehen Hezkuntzako eremuan egin daitezkeen jarduerak eta, nola ez, urtero antolatzen ditugun O-Topaketen kudeaketa digitala ere bai.


NORENTZAT

Sites hau Derrigorrezko Hezkuntzako bi etapen Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat dago diseinatuta, bereziki Lehen Hezkuntzarako. Beraz, bertan agertzen diren edukin gehienak "betaurreko" horiekin daude sortuak.


MATERIALAREN ERABILGARRITASUNA

Web horri honetan dagoen material gehiena nik sortua da. Moldagarria, deskargagarria, kopiagarria eta, espero dut, erabilgarria.