ANTOLAKETA EGITARAUA IZENA EMATEA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK SEGURTASUN PROTOKOLOA ARGAZKIAK MAPAK/IBILBIDEAK
O-TOPAKETEN AURRETIK
Neguan bilera bat egingo dugu O-Topaketetara zatozten guztiekin. Bertan topaketen inguruko zalantzak argituko ditugu eta unitate didaktikoaren aurkezpen txiki bat. Materiala, garraioa eta abar finkatuko ditugu.
MAPAK
Mapak antolatzaileek inprimituko dituzte eta datozen eskolek ordainduko dute (2€ ikasle bakoitzeko).
LASTERKETA
Prestakuntza:
Umeek ez dute maparik ikusiko lasterketan irten arte. Kontrol txartel bakoitzean bikote (edo hirukote) bakoitzaren izen-abizenak eta eskola izango dute (antolatzaileek prestatuta).
Balizak ipintzeko ez da irakaslerik beharko.
GARRAIOA
Autobusak Otxandioko autobus geltokira eramango ditu ume eta irakasleak eta jarduera bukatzean han jasoko ditu.
HARRERA ZONA
Ikasleak nitxilak hartu eta Otxandio herriko "parealekura" joango dira. Lasterketa pasealekuan hasi eta bukatuko da.
IRTEERAK
Umeak irteteko prest daudenean azalpen txiki bat eman eta binaka-hirunaka irtengo dira. Irteera puntutik bikoteak deitzen joango dira. Kontrol txartela eta mapa emango diete eta lasterketa hasiko da. Umeak minuturo lau bikote irtengo dira, A-5, B-5, A-6 eta B-6 ibilbideak egitera, beraz ezin izango diote elkarri jarraitu.
LASTERKETA
Talde bakoitzak bere mapa eta kontrol txartela izango du.
Lasterketa hasi eta herrian "hartu" beharko dituzte baliza batzuk, maparen alde batean zehaztuta. Gero mapari buelta eman eta basoko balizak jarraitu beharko dituzte. Basotik bueltan, herritik, beste baliza batzuk markatuko dituzte, helmugaraino.
Ezingo dira hasiak zeharkatu.
Mendiko hainbat tokitan zaintza puntuak egongo dira, ikasleei lagundu ahal izateko.
HELMUGA
Helmugara TALDE OSOA etorri behar da batera. Heltzean kontrol txartelean bukatze ordua idatzi eta mapa eta kontrol txartela irteerako kutxan utziko dute.