PC-PROGRAMAK

Mapak editatzeko hainbat programa daude. Ezagunena OCAD da, baina dohainik aurkitzea zaila izaten da.

Hemen dituzue beste batzuk:

PURPLE PEN: Ibilbideak bakarrik egiteko programa da. JPG edo PDF baten gainean ibilbideak egitekoa, hau da, mapa bat eginda daukazunean.

OPEN ORIENTEERING MAPPER: Mapak egiteko dohako programa. Oso ondo dago.

GPS ORIENTEERING: Balizak ipini gabeko aplikazio bat da. Baliza egon beharko litzateken lekura heltzean mobilak soinu bat egingo dizu, heldu zarela adieraziz.

START CLOCK: Mobil eta tabletetan instalatzeko app txiki bat da. Orientazio saioetan irteerak eta kronometrajea kudeatzeko aplikazioa da.