OrientaFOTO antolakuntza

AURRETIK

Neguan bilera bat egingo dugu O-Topaketetara zatozten guztiekin. Bertan topaketen inguruko zalantzak argituko ditugu, datak finkatu eta unitate didaktikoaren aurkezpen txiki bat. Materiala, garraioa eta abar finkatuko ditugu.

MAPAK

Mapak eta argazki bildumak antolatzaileek inprimatuko dituzte eta datozen eskolek ordainduko dute (iaz 0,80€ ikasle bakoitzeko).

MONTEFUERTE-ILUNBEKO LASTERKETA

Prestakuntza:

Ikasleek ez dute maparik ikusiko lasterketan irten arte. Bikotekideen izen-abizen eta eskola kontrol orrian aurretik ipiniko ditugu, baita bakoitzaren irteera ordua ere (HF irakasleak esandakoa).

Kasu honetan ez ditugu erabiliko balizarik, maparen atzeko aldean 15 argazki egongo dira.

Bikote bakoitzak ARGAZKI KAMERA (edo kameradun telefonoa) beharko du, bateriaz ondo kargatuta eta memoria guztiz garbia.

Garraioa:

Metroz, trenez edo autobusez OLLARGANera (Félix González Alonso enparantza). Ikasleak goizeko 8:30etatik eta 9:30ak baino lehen heldu beharko dira. Motxilak jaitsi eta markatutako gunean utziko dituzte, lasterketarako prestatuko dira.

Irteeran:

Montefuerteko futbol zelai ondotik irtengo dira. Ikasleak kamerarekin irteteko prest daudenean azalpen txiki bat eman eta binaka irtengo dira. Irteeran bere HF irakasleak mapa emango dio. Bi minuturo lau bikote irtengo dira: ibilbide berdea, urdina, horia ala gorria egitera, beraz ezin izango diote elkarri jarraitu.

Lasterketan:

Taldeak bere mapa eta kamera edukiko du kontrol bakoitzeko argazkia errepikatzeko; irudi berri honetan bikotekide bat balizaren tokian agertu beharko da. Ibilbidea bi ordu baino gutxiagotan bukatzeko pentsatuta dago. Irakasle bakoitzak maparen esparru bat izango du eta bertan egongo da behar duten ikasleei laguntza eskaintzen.

Helmugan:

Helmuga ere irteera tokian egongo da. Heltzean antolatzaileak kontrol orrian bukatze ordua idatzi eta argazki bilduma ordenagailuan deskargatuko du. HF irakasleak kontrolatuko du inor falta ez dezan eta sailkapenerako emaitzak (podiumeko taldeen argazkiak konprobatuz, besteak lasai aztertuko dira ikastetxean behin-betiko sailkapena egiteko).

Sariak:

Ibilbide bakoitzeko podium osoa, hau da, hiru taldeetako partaide bakoitzak irabaziko du doako inskripzio bat COBi-ko hurrengo lasterketarako.

Ikasleak zenbatu, guztia ondo batu eta txukundu, eskerrak eman eta bakoitza bere eskolara. Hurrengo egunetan webgune honetan sailkapena, argazkiak eta abar argitaratuko ditugu.