O-Eguna antolakuntza

AURRETIK

Neguan bilera bat egingo dugu O-Topaketetara zatozten guztiekin. Bertan topaketen inguruko zalantzak argituko ditugu, datak finkatu eta unitate didaktikoaren aurkezpen txiki bat. Materiala, garraioa eta abar finkatuko ditugu.

MAPAK

Mapak antolatzaileek inprimatuko dituzte eta datozen eskolek ordainduko dute (iaz 0,4€ ikasle bakoitzeko).

MONTEFUERTE-ILUNBEKO LASTERKETA

Prestakuntza:

Ikasleek ez dute maparik ikusiko lasterketan irten arte. Kontrol txartel bakoitzean ikaslearen izen-abizen eta eskola aurretik ipintzea komenigarria litzateke.

Balizak ipintzeko ez da irakaslerik beharko, COBi-ko lagun batzuk egongo dira.

Garraioa:

Metroz, trenez edo autobusez OLLARGANera (Félix González Alonso enparantza). Ikasleak goizeko 9:30etatik eta 10:30ak baino lehen heldu beharko dira. Motxilak jaitsi eta markatutako gunean utziko dituzte, lasterketarako prestatuko dira.

Aktibitatea eta gero: ikastetxe batzuk bazkaldu baino lehen itzultzen dira etxera, beste batzuk ordea arratsaldeko jolasak eta gero (15:30) eskolara itzultzen dira.

Irteeran:

Montefuerteko futbol zelai ondotik irtengo dira. Ikasleak irteteko prest daudenean azalpen txiki bat eman eta binaka-hirunaka irtengo dira. Irteeran bere HF irakasleak mapa eta kontrol txartela emango dio eta irteera ordua txartelean idatziko zaio. Bi minuturo lau bikote irtengo dira: ibilbide berdea, urdina, horia ala gorria egitera, beraz ezin izango diote elkarri jarraitu.

Lasterketan:

Talde bakoitzak bere mapa eta kontrol txartela edukiko du. Ibilbidea bi ordu baino gutxiagotan bukatzeko pentsatuta dago. Irakasle bakoitzak maparen esparru bat izango du eta bertan egongo da argazkiak ateratzen eta behar duten ikasleei laguntza eskaintzen.

Helmugan:

Helmuga ere irteera tokian egongo da. Heltzean kontrol txartelean bukatze ordua idatzi eta mapa eta kontrol txartela irteerako kutxan utziko dute. HF-ko irakasleak kontrolatuko du inor falta ez dezan eta sailkapenerako emaitzak.

Sariak:

Ibilbide bakoitzeko podium osoa, hau da, hiru taldeetako partaide bakoitzak irabaziko du doako inskripzio bat COBi-ko hurrengo lasterketarako.

Bazkaria eta Jolasak:

13:30etatik-15:30ak arte bazkaltzeko eta jolas ordua izango da. Enparantzan futbol-5 zelaia eta pinpon mahaiak daudenez, baloiak, palak, sokak eta abar eraman ditzakegu.

Ikasleak zenbatu, guztia ondo batu eta txukundu, eskerrak eman eta bakoitza bere eskolara. Hurrengo egunetan webgune honetan sailkapena, argazkiak eta abar argitaratuko ditugu.