Antolakuntza 2014

AURRETIK

Otsailean bilera bat egingo dugu Batxilergo edota DBHko O-Topaketetara zatozten HF irakasle guztiekin. Bertan topaketen inguruko zalantzak argituko ditugu, datak finkatu eta unitate didaktikoaren aurkezpen txiki bat. Materiala, garraioa eta abar finkatuko ditugu.

MAPAK eta irabazleentzako DIPLOMAK ikastetxe bakoitzean inprimatuko dira (COBIk emandako originalarekin).ASEGURUAK

Ikastetxe bakoitzak bere ikasleentzako seguruak erabili behar ditu.

MONTEFUERTE-ILUNBEKO TOPAKETA

Prestakuntza ikastetxean:

HF klaseetan landuko dugu teoria eta praktika txikiak beste mapak erabiliz.

Ikasleek ez dute parkearen maparik ikusiko lasterketan irten arte. Bikotekideen izen-abizen eta eskola kontrol orrian aurretik ipiniko ditugu, baita bakoitzaren irteera ordua ere (HF irakasleak esandakoa).

Garraioa:

Metroz, trenez edo autobusez, OLLARGANen (Félix González Alonso enparantzan) bilduko gara. Ikasleak goizeko 8:30etatik eta 9:30ak baino lehen heldu beharko dira. Motxilak jaitsi eta markatutako gunean utziko dituzte, lasterketarako prestatuko dira.

Irteeran:

Montefuerteko futbol zelai ondotik irtengo dira. Ikasleak kontrol txartelarekin irteteko prest daudenean azalpen txiki bat eman eta binaka irtengo dira. Irteeran bere HF irakasleak mapa emango dio. Lau minuturo lau bikote irtengo dira: ibilbide berdea, urdina, horia ala gorria egitera, beraz ezin izango diote elkarri jarraitu.

Lasterketan:

Aurten benetako balizak erabiliko ditugu; beraz, kontrol txartelak zulatu behar dira baliza bakoitzean dagoen pintzarekin adierazten den laukian. Irakasle bakoitzak maparen esparru bat izango du eta bertan egongo da behar duten ikasleei laguntza eskaintzen.

Helmugan:

Helmuga ere, irteera tokian egongo da. Heltzean antolatzaileak kontrol orrian bukatze ordua idatzi eta kontrol txartelak aztertuko dira sailkapenak egiteko. HF irakasleak kontrolatuko du inor falta ez dezan eta sailkapenerako emaitzak.

Sariak:

Ibilbide bakoitzeko podium osoa, hau da, hiru taldeetako partaide bakoitzak irabaziko du diploma bat eta doako inskripzio bat COBi-ko hurrengo lasterketarako.

Ikasleak zenbatu, guztia ondo batu eta txukundu, eskerrak eman eta bakoitza bere eskolara. Hurrengo egunetan webgune honetan sailkapena, argazkiak eta abar argitaratuko ditugu.