KANTXAN EGITEKO JARDUERAK

Eskola eremuko mapa lortzea ez da erreza izaten, baina eskola gehienetan eskubaloiko kantxa izaten dugu markatuta. Marra ohikoenak dituen kantxarako jarduera da hau. Kantxa normala da eta bertan 8 x (objetu berezi) ageri dira. Horietako 4 porterien posteak dira eta beste lauak guk ipintzen ditugun elementuak izango dira (ikusi 4etako bat gorria dela). Konoak, plastikozko adreiluak... izan daitezke. 3 berdin eta 4garrena gorria. Honen funtzioa mapa orientatzea da, hau da, mapa simetrikoa denez ezin dugu jakin mapa ondo dugun ala buelta emanda. Hau, normalean iparraldearekin egiten da, baina eskoletako kantxak berdin orientatuta ez daudenez ezin da eredu bateratu bat egin.

8 ikasle aldi berean egiteko pentsatuta dagoen jarduera da.


KANTXA 1A.pdf
KANTXA 1B.pdf

Zelai erdira deitzen zaie eta bakoitzari bere mapa ematen zaio. Minutu bat izango dute mapa begiratu eta bakoitza dagokion tokian kokatzeko. Minutua pasatzean denak hasiko dira beren ibilbidea egiten. Paper eta arkatzagaz dagokien balizaren zenbakia apuntatu beharko dute.

Mapa guztiak deskargatzeko lotura.