Orientazioa patioa

Orientazioko mapa antzekoa erabiliaz hainbat froga egin daitezke. Balizak, pintzak eta kontrol txartelak beharko ditugu. Honelako materiala ez badugu konponketa erraza egin daiteke: Balizak bi aldeko txartel plastifikatuak izan daitezke:

LINEALA

MEMORIAZKOA

10cm x 10cmAlde batetik balizaren koloreak eta bestetik umeak apuntatuko duen erreferentzia (pintza ez dugulako). Bere kontrol txartelan balizaren erreferentzia jasoko du.

Kontrol txartela nahiko beharrezkoa da, zein balizatik pasa den ziurtatzeko.

Adibide bat:

LINEALA

SKOREA

Lineala: Balizak orden jakin batean pasatu behar dituzte. Mapan kontrolak zenbakia eta lotzen dituen marrarekin agertzen dira. Irteera (triangelua) eta helmuga (zirkulo bikoitza). Ikasleak banaka ala binaka joan daitezke. Minuturo irtetzen dira. Ikasleak irteeran lar itxaron ez dezaten bi mapa-ibilbide desberdin eduki dezakete, normalean baliza berdinak erabiliz baina kontrako norabidean. Banaka, binaka...

Skorea: Balizak kontrol zenbakia bakarrik dute. Ez daude ordenean eta ez dute lotzen dituen marrarik. Irteera (triangelua) eta helmuga (zirkulo bikoitza) desberdin markatzen dira. Ikasle guztiak batera ateratzen dira. Banaka, binaka...

Errelebo itsuak: Skorean erabiltzen da. Bi ibilbide (A eta B), Baliza erdiak A ibilbidean daude markatuta (A, X, M) eta beste erdiak B-n (E, D, S). Kontrol txartelan baliza guztien erreferentzia ipini beharko dugu (A, X, M, E, D, S...). Gela erdiari A mapa emango diogu eta beste erdiari B mapa. Denak batera irtengo dira. Norbaitek bere ibilbidea bukatzerakoan kontrako ibilbidedun norbaiti itxaron beharko dio, mapak elkarrekin trukatu eta kontrol txartela bete beharko dute.

Errelebo sinpleak: Bi ibilbide lineal prestatzen ditugu (A eta B). Ikasleak bikoteka ipintzen ditugu. Bikoteko batek A ibilbidea egingo du eta besteak B. Batera irtengo dira. Bietako lehengoa heltzen dena bere bikoteari itxaron beharko dio. Heltzen denean mapak trukatuko dira eta bestearen ibilbidea egingo dute. Kontrol txartelak egiteko aukera bi daude: Ibilbide bakoitzak bere kontrol txartela du eta erreleboa hartzerakoan dagokion kontrol txartela eman beharko diogu. Bestela kontrolen erreferentzia guztiak dituen kontrol txartel bakarra prestatu dezakegu. (nik lehenengoa gomendatzen dut).

Palentziako erreleboak: Skore. Bikotea finkatu gabe. 10 baliza skore badaude jokalari bakoitzak 3 gutxienez eta 7 gehienez markatu beharko ditu. Helmugara heltzean datorren hurrengoari itxaron eta kontrol txartelak aldatu beharko dira. Bakoitzak besteari falta zaizkionak bete beharko ditu.

Puntuka: Skore. Balizetan puntudun orria itsatsiten da. (Faroletan beraien burua lanerako eskeintzen duten orri hoietako baten modukoa). Heltzen den lehenengoak 9 puntukoa hartuko du, bigarrenak 8koa eta abar. Ikasle bakoitzak bere estrategia edukiko du. “Ni urrutien dagoenera noa 9 puntuak lortzera...”.

Denbora limitea: Skore. Ibilbide bakarra. Baliza batzuk hartzea beste batzuk baino puntu gehiago balioko dute. Adibidez: Gertukoa edo erraza bada 2 puntu eta zenbat eta urrutiago edota zailagoa izan 4 edo 5 puntu. Ikasleak denbora jakin bat dute eta berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu bat kentzen zaie. Ez dago esan beharrik ikasleak erlojua beharko dutela eta denbora eta puntuak ondo neurtuta eduki behar dituela irakasleak.

Nik gorde zuk topau: Gela barruan azaldu dugunaren berdina baina mapa eginda ematen diegu eta papertxoak moztuta (nik iturriak erabiltzen ditut (txapak)). Ikasle bakoitza bere mapa eta iturriekin irtetzen da patiora. Iturriak ipini eta mapan markatuko ditu. Ikasleei deitu eta elkarren artean mapak trukatu. Lagunaren papertxoak edo “txapak” batu behar ditu.

Moldatutako mapak: Froga linealean edo skorean egin daiteke. Ikasleei ematen zaien mapan zenbait elementu ez dira agertuko, adibidez: Bideak, errekak, etxeak, hesiak, sestrakurbak...

Mapako zenbait zona beltzean ere ipini ditzakegu.

Memory: Hainbat mapa berdin patioan itsatsita. Ikasleak ezingo dute mapa eskuetan eraman, patiora etorri beharko dira mapa ikustera. Lineal edo Skorean egin daiteke, baina esparru txiki batean izan beharko da. Ez dut gomendatzen basoan egitea lehenengo hezkuntzako ikasleekin.

Semi-memory: Mapak patioan itsatsita. Lehenengo hiru (guk nahi ditugunak) balizak “pikatu” arte ezin izango dute mapa hormatik hartu.

Kalkul-O: Balizen kodigoak batu eta emaitza irakasleari eman.

Mapa borobila: Mapa karratua ikusten ohituta gaude, gehienetan iparrera orientatuta. Iparrorratzarekin mapa orientatzeko modu oso ona, ikasleei mapa zirkularrak ematea da.