Orientazioa mendian

Orientazio froga klasikoak: Lineala ala skorea. Mapa lortzea nahiko zaila da. Diputazioko webguneko mapak, google-eko ortoargazkiak eta pazientzia askorekin gauza dexenteak egin ditzakeguz. Ortoargazkia baliabide erraza eta nahiko praktikoa da mapak erabiltzako (arazoa: sestrakurbak ez dira ikusten). Sigpac moduko web orriak ere interesgarriak dira.

Entrenamenduak: Balizak erabili ordez plastikozko tirak erabili ditzakegu (mendi martxak markatzeko erabiltzen direnak). Bakoitzean erreferentzia bi agertu beharko lirateke: balizaren erreferentzia eta pasatu dela ziurtatzeko erabiliko duguna. Adibidez: B-35. “B”-a balizaren erreferentzia izango da eta korrikalariarentzako nahitaezkoa da, baliza egokian dagoela jakiteko. “35” zenbakia baliza topatu duelakoaren ziurtagiria, zenbakia bere kontrol txartelan apuntatu eta kitto. “Marka-balizak” hilabete bat utzi ditzakegu ipinita. Mendiko mapa bat badugu oso ariketa gomendagarria da. Honela gurasoekin ere asteburuan etor daiteke. Ez dugu balizak galtzeko arriskurik eta abar.

Orientazio formatorik aberatsena da, zailena ere bai. Mendi ingurua ez da geometrikoa izaten, balizetara zuzen heltzea oso zaila izaten da. Inguruneaz gozatuz, erabakiak eta beraien ondorioak onartzen ikasi. Sestrakurbek ere orientazio elementu nagusi bat izatera pasatzen dira (eskolako mapan ez). Bide desberdinen lehentasun mailak...

AHOLKUAK: Segurtasuna bermatzea da lehentasuna, beraz, ikasleak binaka joatea komeni da. Zonaldeko hainbat tokitan nagusi zaintzaileak egon beharko lirateke. Gurasoak erabiltzea proposatzen dizuet. Bukaera ordu jakin bat ematea nahitaezkoa da baita.