ORIENTAZIO GIDATUA

Normalean mapa ikusten duena balizen bila joaten da. Proposamen honetan lan hau bitan banatzean datza:

Bikoteak egiten ditugu (A+B). A guztiak marra baten ipintzen dira eta B guztiak beste baten, paraleloak 2-3 metrotara.

A guztiek mapa bat dute eta B-ei esan behar diete balizak non dauden. Bukatzean rolak aldatu eta bigarren mapa ematen zaie, honela, Bkoak mapa ikusi eta Akoak bila joan beharko dira.