ORIENTAZIO ERAMANGARRIA

Normalean inguru bat izaten dugu elementuekin eta honen errepresentazioa egiten dugu mapa baten bitartez. Baina batzutan ez dugu eskola esparruko maparik, edota eguraldi txarra egiten du.

Kasu hauetan beste aukera bat dugu. Mapa lehenago dugu eta ingurua eta elementuak guk eraikitzen ditugu.

Gimnasio, frontoi... edozein tokitan egin daiteke jarduera hau:

Lau ikasle batera egingo dute. Jarduera kooperatibo moduan lantzea aholkatzen dizuet, hau da, laurak ez dute elkarren kontra egiten. Talde bat izanik bakoitzaren lanaren batuera hartuko dugu kontutan. Mapa desberdinak dituzte eta irteera puntu desberdinak.

Ikusi adibidea:

A IBILBIDEA

B IBILBIDEA

C IBILBIDEA

D IBILBIDEA

Baliza puntuetan zenbakiak ipini eta ikasle bakoitzak bere ibilbideko zenbakiak apuntatzen doaz eta batzen. Ibilbide guztietako zenbakiak batu eta taldeko emaitza apuntatuko dute taula batean. Bukatu duten taldeak besteekin batera esertzea ez da komeni (elkarri txibatzeko aukera eduki ez dezaten).

MATERIAL GUZTIA DESKARGATZEKO