MINAK

Bi talde egiten dira. Uztaiak zutabe formato honetan ipintzen dira eta ikasleak zutabearen goiko aldean eta beheko aldean ipintzen dira. Talde bakoitzak uztaien zutabearen plano plastifikatu bat du. Zutabeak hiru uztaidun ilaratan egituratuta dago. Talde bakoitzak bere planoan hainbat x ipintzen ditu, bat ilara bakoitzeko.A taldeko lehenengoa lehenengo ilarako uztai batera egiten du salto. B taldekoen planoan dagokion uztaiak x-a badu B taldekoek "BUUUM" ohiukatzen dute eta A taldekoa bere taldeko azkenera pasatuko da eta B taldekoen txanda izango da. Ez badu minarik ikutu hurrengo ilarara egingo du salto, honela bukaerara heldu arte. Taldeak puntu bat lortuko du.

Lau taldeekin uztaiak honela ipini daitezke, nahiz eta talde bakoitzak duen plantilla zutabe formakoa izan eta ez gurutzekoa.