HERRI ORIENTA-ARGAZKIA

Orienta-argazkia: Balizak ipini beharrean, tokiko zerbait esanguratsuari argazkia ateratzen diogu eta mapan itsatsiten dugu. Ikaslea tokira doanean argazki guztietako zeinean dagoen markatu beharko du:

Mapa skore klasikoa da, hau da, kontrolak markatuta daude, baina ez dago egiteko orden finkorik. Ume bakoitza bere balizak hartzeko estrategia pentsatuko du. Hortaz partehartzaile guztiak batera irtetzen dira eta helmugaratzen diren heinean sailkatuko dira, baldin eta baliza guztietatik pasatu badira.

Herrian ez dira baliza fisikoak egongo. Herriko irudi esanguratsu bat baizik (estatua, amabirjina, kartela...).

Kontrol txartelan balizen zenbakiak agertuko dira eta beraiek mapan agertzen diren argazkiaren letra ipini beharko dute..

ADIBIDEA: Bilboko hainbat kaleetako hormetan "marzianito" hauek daude ipinita (2008tik).

ABANTAILAK: Ez dira zertan aurretik balizak ipini eta jaso behar. Herriko inork ez ditu balizak kenduko. Umeak ez dira baliza batean kontrol txartela zulatzen pilatuko.