Gelako mapa

Nik gorde zuk topau edo Txapen jolasa: Gelan egiten den ekintza da. Bakoitza bere ohiko tokian eserita azalpena entzuten. Ume bakoitzak bere gelako mapa egiten du eta bere izenarekin sinatu. Guk emango diegun txapa baten bere izena duen papertxo bat itsatsiko dute plastilina apur batekin (aspaldiko txirrindulariak txapetan ipintzen genuen bezala). Guztiak beren txapak gelako toki desberdinetan izkutatzen dituzte, izkutatu duten tokia beren mapan zirkulo larrosa batekin markatzen dute. Denak bukatzean gelako beste kide batekin aldatzen dute mapa eta honen txapa aurkitu beharko dute.

Bukatzean zailtasunak komentatzen dira eta mapa esanguratsuenak deneri erakutsi. Goiko ikuspegia erabili dutenak eta ez. Kolorezkoak eta ez. Kanpoko atea markatu dutenak eta ez...

Helburuak: Mapa baten elementuak aztertu eta erizpide bateratu baten beharra ikustarazi: Errepresentazio sinbolikoaren arbitrarietatea.

Txapak II: Lehenengo ariketa bakoitza bere mapa egitea izan bada, bigarrena mapa estandar bat eman (inprimituta), aztertu eta bakoitzak bere izenarekin dagoen txapa gelan izkutatu. Mapan tokia borobil larrosagaz markatu eta mapa sinatu. Elkarrekin mapa aldatu eta besteen txapa bilatu.

Bukatzean zailagoa ala errezagoa izan den galdetuko diegu, eta zergaitik.

Helburuak: Mapa baten elementuak aztertu eta erizpide bateratu baten beharra ikustarazi: Errepresentazio sinbolikoaren arbitrarietatea.