EGURALDI TXARRA BADAGO

Jarduera ugari ditugu eguraldi ona egiten duenean lantzeko, baina eguraldi txarrak ez du abixatzen. Atal hau egun hoietarako dago pentsatuta:

8 AKATSAK (klasikoa)

Mapa bat hartu eta kopia bati 8 desberdintasun egingo dizkiogu. Adibidez: Eraikuntza bat kendu, sestrakurba bat kendu, erreka bat, bide bat luzatu eta abar. Ikasleak mapa originala eta akatsduna edukiko dute konparatzeko. Bigarren mapan markak egingo dituzte. Ez dauka zertan mapa ezaguna izan behar.

Adibidez:

BENETAKOA

AKATSDUNA

8 AKATSAK (mapa batekin)

Ezagutzen duten mapa bat hartu eta 8 elementu aldatuko ditugu. Beraiek aldatutako mapa soilik izango dute eta tokia gogoratu beharko dute akatsak aurkitzeko. Patioan egiteko oso aproposa.

Adibidez: