Altxorraren bila

Betiko jolasa: Hainbat froga idazten dira paper baten (ekarri 10 inurri, ekarri 23 hosto, denak eskutik helduta dantzatu waka.waka...) eta eskolako patiotik izkutatzen dira. Bakoitza borobil arrosa bategaz errepresentatzen da mapan. Taldeari mapa ematen zaio eta “pistak” topatzen dituzten heinean bete beharko dituzte. Froga guztiak bete eta gero altxorraren mapa ematen zaie. Altxorra puxika batzuk izan daitezke...

Aldagaia 1: Talde txikietan egin daiteke elkarren arteko konpetizioa. Frogak irakurri eta bertan utzi beharko dira (beste taldeek aurkitu dezaten). Frogak maixuaren tokian (patio erdian edo) egin behar dira.

Aldagaia 2: Pistak mapa zatiak dira. Lehenengo pista bigarrenaren tokia markatzen du eta honela altxorra topatu arte.

AHOLKUA: Orientazioaren ikuspegitik ez da oso aberatsa, nahiz eta oso motibagarria izan. Orientazioan prestaketa lana / errendimendua ekuazioa oso kontutan hartu beharrekoa da.