ILLUNTXUKO PROBA

Eskola adineko aproposa den lasterketa klasikoa da. Zailtasun maila justua dauka eta ez du galtzeko arriskurik. Bide, pista, erreka eta egurrezko zubiak ditu, baina benetan merezi duena, bertan dagoen pagadi ederra da, lasterketari izena ematen diona: Illuntxu.Lehenengo irteera 9:30etan izango da eta azkena 11:00etan. Umeak bakarrik, binaka ala hirunaka irten daitezke, baina guztiak bere kontrol txartelarekin.Azkenengo helmuga 13:30etarako izango da eta ordu bat eta erdi izango dute dutxatu (nahi dutenak) eta bazkaltzeko.14:10etan HERRI SCOREA hasiko da.