BERRIAK

IZEN EMATEA ZABALIK

Dagoeneko, O-Topaketak XIV-rako izen ematea zabalik dago:

O-TOPAKETAK XV (2024) IZEN EMATEA

Urtero egiten dugun bezala, irailaren 4ean izena emateko epea zabalduko da, honako egunetarako:

Maiatzaren 27 (astelehena)

Maiatzaren 28 (asteartea)

Maiatzaren 29 (asteazkena)

Maiatzaren 30 (osteguna)

Maiatzaren 31 (ostirala)


Izen ematea egin baino lehen PARTE HARTZEKO BALDINTZA BERRIAK irakurtzea komeni da. Ezinbestekoak baitira.

IZEN EMATEKO AUKERA ITXITA DAGO

Azkenengo aldaketa batzuk egin eta gero, ikasturte honetako izen ematea bete egin da.

IZEN EMATEA ZABALIK

Dagoeneko, O-Topaketak XIV-rako izen ematea zabalik dago:

O-TOPAKETAK XIV (2023) IZEN EMATEA

Urtero egiten dugun bezala, irailaren 4ean izena emateko epea zabalduko da, honako egunetarako:

Maiatzaren 22

Maiatzaren 23

Maiatzaren 24

Maiatzaren 25

Maiatzaren 26


Izen ematea egin baino lehen PARTE HARTZEKO BALDINTZA BERRIAK irakurtzea komeni da. Ezinbestekoak baitira.

2023KO O-TOPAKETAK MARTXAN

Jakingo duzuenez, 2022ko O-Topaketan aldaketa batzuk egin genituen. Hainbat kidere (lagun) laguntzari esker, topaketa hauen XIII. edizioa oso arrakastatsua izan zen. Aurten XIV. edizioaren antolaketan hasiak gara jada!

2022KO O-TOPAKETETAN ALDAKETAK

Otxandio eskolak ez du arazorik topaketak egiteko baliabideak uzteko, baina ni neu ezingo naiz maiatzeko egunetan in-situ egon. Zuetako boskote bat bere burua aurkeztu du 5 egunetako bakoitzean ardura eramateko, beraz, baldintza epidemiologikoak posible egingo balute, O-Topaketak egingo lirateke. Ez dut uste baldintzak emango direnik, baina, antolaketa nahiko automatizatuta dudanez, guk aurrera egingo dugu. Martxo inguruan, antolatzaile taldekoek aurrera ala atzera egin erabakiko dute.


Izena emateko prozesua:

1. Fasea:

Arduradun taldekoek, bakoitza bere eguna adosten dihardute. Asteko egun guztiak beren arduraduna dutenean, gainontzeko eskolak "enkajatzen" hasiko naiz.


2. Fasea:

Azkenengo izen ematea bete, baina pandemiagaitik etorri ez zuten eskolek lehentasuna izango dute. Zuzenean zuekin ipiniko naiz kontaktuan, banan banan. Apuntatu zineteneko ordenean.

Hau da eskolen ordena (ez irakaslearena):


Otxandio HLHI

CEIP Zubileta HLHI-Algorta

Geroa ikastola, Getxo

Zelaieta -Abadiño

Urkizu - Eibar

Urretxindorra Muxika

KARMELO IKASTOLA (BILBO)

Eguskitza Meabe Lemoa

CEIP Zaldibar ( Zaldibar )

Arangoiti (Bilbo)

arratia

Areatza

Traña-Matiena HLHI

Mendaroko Ikastola - Mendaro

Jose Migel Barandiaran ikastetxea Langraiz

LHI Ramón Bajo, GASTEIZ

Ikasbidea

Alkartu Ikastola

ANAITASUNA IKASTOLA

SAN MARTIN ESKOLA, ARAMAIO

SAN MARTIN DE AGIRRE (BERGARA)

Ceip IZARRA hlhi

Víctor Tapia

Lantziego Ikastola

INAZIO ZUBIZARRETA - IGORRE

Goikolanda hlhi

Landako Ikastetxea - Durango

Garazi HLHI

SOLOARTE IPI (BASAURI)

Ugarana Dima


3. Fasea:

Prozesu guztia egin eta gero tokirik balego, web orrian izena emateko aukera publikoa zabalduko nuke.

Ondo izan eta animoooo!


2022KO O-TOPAKETAK MARTXAN!

Pandemia dela eta, azkenengo bi urteetako  (2020 eta 2021) ikasturteko O-Topaketak bertan behera geratu ziren. Hau urte berria izanik maiatzerako gauzak aldatu izanaren esperantza dugu. Auskalo!

Hortaz, urteo bezala izena emateko garaia heldu zaizue.

Lehentasuna iaz izena eman zutenak izango dute (aste bat erabakitzeko) eta irailaren 11an libre geratu izan diren tokien arabera izena emateko aukera zabalduko dugu, beraz, adi!

2021KO O-TOPAKETAK BERTAN BEHERA

Hezkuntza Sailak ezarri dituen neurriak ikusita, guztiz ezinezkoa ikusten dugu Otxandion egiten dugun Orientazio Topaketak egitea (O-Topaketak).

Hurrengo urtean izan beharko da!

2021KO O-TOPAKETAK MARTXAN!

Pandemia dela eta, iazko ikasturteko O-Topaketak bertan behera geratu ziren. Hau urte berria izanik maiatzerako gauzak aldatu izanaren esperantza dugu. Auskalo!

Hortaz, urteo bezala izena emateko garaia heldu zaizue.

Lehentasuna iaz izena eman zutenak izango dute (aste bat erabakitzeko) eta irailaren 11an libre geratu izan diren tokien arabera izena emateko aukera zabalduko dugu, beraz, adi!

2020KO O-TOPAKETAK BERTAN BEHERA

Hezkuntza Sailak esku artean dituen epeak ikusita, guztiz ezinezkoa ikusten dugu Otxandion egiten dugun Orientazio Topaketak egitea (O-Topaketak).

Modu birtualean egiteko aukeran egon naiz lanean azkenengo momenturarte, baina, alde batetik, teknikoki nahiko konplexua denez eta, bestalde, "Topaketa" zentzu guztia galtzen zuenez, bertan behera utzi dut.

Hurrengo urtean izan beharko da!

BESTE EGUN BAT GEHIAGO!

Izen ematearen arrakasta ikusita, segarren egun bat ipintzea erabaki dugu. Erreserban egon zaretenoi (200 ikasle bete arte) aukera emango dizuegu. Maiatzak 22 izango da, ostirala. Beste egun guztien baldintza berdinetan.

O-TOPAKETAK XII (2020) IZEN EMATEA BETETA

Maiatzeko O-Topaketen izen ematea itxita dago jada. 1023 ikasle 10 ordutan!!!

Berandu ibili zaretenentzako itxaron zerrendan (erreserba) izena emateko aukera izango duzue. Tokitxoren bat libratuz gero aukera izan dezazuen.

IZENA EMAN

O-TOPAKETAK XII (2020) IZENA EMATEKO EPEA

2019-2020ko O-Topaketetan parte hartu nahi baduzu, adi egon!

Izena emateko epea irailaren 4ean zabalduko da eta egun guztiak bete arte egongo da aukera. 200 inguru egun bakoitzean.

Maiatzak 25 (astelehena)

Maiatzak 26 (asteartea)

Maiatzak 27 (asteazkena)

Maiatzak 28 (osteguna)

Maiatzak 29 (ostirala)

2019-04-29 EGUNERATUTA

ASTELEHENA 27 (beteta) 215

San Martin Agirre (Bergara): 44Zaldibar: 47Inazio Zubizarreta (Igorre): 101Areatza: 23

ASTEARTEA 28 (beteta) 210

Garazi HLHI (Legutio): 36Alkartu Ikastola: 41Eguskiza Meabe (Lemoa): 68Zeanuri: 29Victor Tapia (Laguardia): 36

ASTEAZKENA 29 (beteta) 228

Traña-Matiena: 44Anaitasuna (Ermua): 72Urkizu (Eibar): 40Ramon Bajo (Gasteiz): 28San Martin (Aramaio): 25Zubialde (Zeberio): 19

OSTEGUNA 30 (beteta) 200

Dima-Ugarana (Dima): 25Unkina (Usansolo): 60Zelaieta (Abadiño): 73Otxandio: 28Arratia Ikastola (Artea): 14

OSTIRALA 31 (beteta) 209

Arangoiti (Bilbo): 62Karmelo Ikastola (Bilbo): 50Zubileta (Getxo): 39Mendia Ikastetxea (Balmaseda): 39Lantziego: 19

O-TOPAKETEN BATZARRA

Apirilaren 10ean O-Topaketetan parte hartuko dugunon batzarra egingo dugu. 14:00etatik 16:00etara, Arteako eskolan (Gaizkaren baimenarekin).

GAI ORDENA:

1.- AURKEZPENAK

2.- ESKOLA BAKOITZAREN DATUAK: EGUNA, IKASLE KOPURUA... (web-ean begiratu)

3.- IKASLEEN ZERRENDAK ETA HEZKUNTZA BEREZIKO IKASLERIK DAGOEN

4.- EGUNAREN ANTOLAKETA

5.- LAGUNTZAK / ZAINTZAK

6.- ORIENTAZIOA LANTZEKO JARDUERAK

7.- GALDERAK ETA ERREGUAK

Gogoratu zuzendaritza taldeei batzarrera etortzea derrigorrezkoa dela.

O-TOPAKETAK XII IZENA EMATEA ITXITA

2018-2019 O-Topaketetan parte hartzeko aukera itxi egun dugu jada. Egun gutxitan bete dira egun guztiak, beraz, kanpoan geratu bazarete hurrengo urtean zuhur ibili!

O-TOPAKETAK XII (2019) IZENA EMATEKO EPEA

2018-2019ko O-Topaketetan parte hartu nahi baduzu, adi egon!

Izena emateko epea irailaren 4ean zabaldu da eta egun guztiak bete arte egongo da aukera.


IZENA EMATEKO LOTURA

O-TOPAKETAK XII (2019) IZENA EMATEKO EPEA

2018-2019ko O-Topaketetan parte hartu nahi baduzu, adi egon!

Izena emateko epea irailaren 4ean zabalduko da eta egun guztiak bete arte egongo da aukera.

O-TOPAKETAK XI EGUNAK ETA ESKOLAK

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Orientazio Topaketak oso ekintza aberasgarria da ikasle eta irakasleentzat, baina antolatu eta gauzatzeko zailtasun nabariak ditu, batez ere ikasleen kopurua dela eta.

Hortaz, oso garrantzitsua da, izena eman aurretik ondoren zehaztuko diren baldaintzataz jabetzea:

Izena eman behar da:

Ikasleen kopuruak eta Gorputz Hezkuntzako irakaslearen mobila eta emaila (ez eskolakoa)

Aurreko batzarrera etorri:

Hilabete batzuk lehenago antolaketa batzar bat egiten dugu Arteako eskolan (Arratian). Asteko egun bat izaten da, arrastiz (14:00-16:00 inguruan). Ezinbestekoa da bertara etortzea, beraz eskolako zuzendaritzak baimena eman beharko dizuete.

Orientazio Kirola ikasleekin aurretik lantzea:

Ikasleak mapa orientatzen jakin behar dute. Triangulua hasiera dela, kontrolak eta dagokien zenbakiak zer esan nahi duten eta helmugako ikurra. Koloreen esanahia eta errepide/bide/bidexka mapa baten nola errepresentatzen diren.

Mapak, materialak eta abar duten kostea ordaintzea:

2018an 1€ izena eman duen ikasle bakoitzeko.

Topaketen eguneko lana:

Topaketen egunean Gorputz Hezkuntzako irakaslea lehenago etorri behar izaten da, basoko zaintzak egiteko. Ikasleen tutore edo irakasleak goizeko proba egin ondoren ikasleen kargu egongo dira, ez Gorputz hezkuntzako irakaslearen kargu.

Segurtasuna:

Taldeka irtetzen direnak taldeka etorri behar direla jakin behar dute. Ezin dute taldekide bat bakarrik utzi. Laguntza behar izanez gero "peto horidun" nagusieri eskatu ahal diete. Batetik bestera 200m dago gehienez. Proba bukatzean helmugatik pasatu behar dira, antolatzaileek heldu direla ziurtatzeko.

O-TOPAKETAK BETETA

Urkizuko eskolakoak azkenengo momentuan eman dute izena eta bi eskola kanpoan gelditu dira.

O-TOPAKETEN AZKENENGO EGUNERAKO AUKERA ZABALIK

Azkenengo momentuko baja bat dela eta ekainaren 1erako epea zabalik dago berriro.

O-TOPAKETAK XI IZENA EMATEA ITXITA

Egun bat egon da izena emateko aukera!!! Egun horretan 1003 ikaslek eman dute izena 2018rako orientazio topaketetarako!!!

Izena eman nahi zenutenak hurrengo urtera itxaron beharko duzue.

O-TOPAKETAK XI IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Urtero bezala irailaren hasieran zabaltzen dugu topaketetan parte hartzeko aukera. Web honen bidez izan ohi da eta egun guztiak bete arte egongo da aukera. 

2017-03-07 O-TOPAKETAK X BATZARRA

Topaketen astea gero eta gertuago dago eta batzartxo bat egiteko beharra dugu. Martxoaren 7an izango da, arrastiko 14:30etan Arteako eskolan. Bertan hainbat gai jorratuko ditugu, besteak beste:

- Aurkezpenak: Egunak eta kontaktu bideak ziurtatu

- Topaketa egunaren programa

- HF saioetan egin beharreko lana

- Materiala

- Ordainketak

- Berriak: O-Topaketak X ospakizuna

BIZKAIKO ORIENTAZIO CLUBEKO 25 URTE HURRENA

GOIZEAN ZEHAR LAU EGUN BETE EGIN DIRA

2 egunetan 864 ikaslek eman dute izena. Asteartea, Asteazkena eta Ostiraleko egunak bete egin dira jadanik.

Maiatzaren 22

Maiatzaren 23

Maiatzaren 24

Maiatzaren 25

Maiatzaren 26

2017ko TOPAKETETAN IZENA EMATEKO AUKERA ZABALIK

        IZENA EMAN


Hainbat eskaera izan ditugu maiatzeko orientazio topaketetan parte hartzeko. O-Topaketen X. urte hurrena izango da eta merezi duen ospakizuna egin beharko dugu. Oso gauza gutxi ditugu guztiz lotuta, baina zerbait aurreratu genezake.

6 egun izango dira: Astelehen, astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta IGANDEA.

Maiatzak 22

Maiatzak 23

Maiatzak 24                                    +INFORMAZIO GEHIAGO+

Maiatzak 25

Maiatzak 26

2016KO O-TOPAKETAK OSO ARRAKASTATSUAK

Bukatu zaizkigu 2016ko Orientazio Topaketak. 15 eskola eta 600 ikasle! Umeak oso ondo ibili dira eta eguraldi ona eduki dugu!!!!

 

O-TOPAKETEN MAPA GUZTIAK PUBLIKATUTA

Batzarrean esan bezala, emen dituzue topaketen mapak, ikasleekin aurretik ikusteko.

D-5

H-5

D-6

H-6

6. MAILAKO MALENEK EGINDAKO MIKROSPRINTA

ANIMALIAK IZKUTUAN

ORIENTAZIOA PATIOAN (NAROA)

MINAK JOLASA