Ahozkotasunaren gaineko egitasmo honetan bi atal nabarmendu gura ditugu: alde batetik, euskaraz hitz egitean eta irakurtzean gertatzen diren hainbat aldaketa fonetiko, eta, beste aldetik, /z/, /s/, / x/ frikariak eta /tz/, /ts/, /tx/ berorien kide afrikariak.
Euskarak dituen fonema kontsonantikoak gaztelaniak dituenekin alderatuz gero, ez dago ezberdinatasun handirik. Badakigu, bai artikulazio-moduan, bai artikulazio-puntuan, alde txikiak egon daitezkeela. Hala ere, salbuespenak daude. Adibidez, euskerazko /z/, /tz/, /x/, /tx/, /ts/, /j/, /tt/ eta /dd/ ez daude gaztelaniaz.
Aurkibidea
s, z, x, ts, tz eta tx kontsonanteen ahoskera
Beste letra eta fonema batzuen ahoskera
j letraren ahoskera
b, d, g eta r bokalarteko kontsonanteen ahoskera
Bustidurak
z-ren ahoskera zenbait kontsonante-bilkuratan
Beste kontsonante-bilkura batzuk
Aizu, lagun, utziko al dizkidazu hogei euro? Idiazabal gazta erosi nahi dut.
Ixilduko al zara, behingoz?
Zertan zabiltza ate ondoan...? Zertan pasa duzu arratsaldea?
Atzo Mendizorrotzan jokatu zuen Zaragozak.
Aldaketa
-z + b- = -zp-
-z + d- = -zt-
-z + g- = -zk-
Aldaketa
-z + n- = n
-z + l- = l
-z + h- = h
Aldaketa
-z + z- = -tz-
Idazkera
Ez badu
Ez da
Ez gara
Idazkera
Ez naiz
Ez luke
Ez haiz
Idazkera
Ez zait
Ahoskera
Ezpadu
Ezta
Ezkara
Ahoskera
Enaiz
Eluke
Ehaiz
Ahoskera
Etzait
Adibidea irakurri eta entzun
Ez badago, erosi egingo dugu.
Horiek ez dakite nor naizen. Ez daukate idearik ere!
Gu ez gaude haserre.
Adibidea irakurri eta entzun
Nik ez nekien nongoa zinen. Hala ere, ez nizun galdetu.
Adibidea irakurri eta entzun
Ez zaitez kezkatu. Haiek ez zekiten zer egin, baina ez zuten jakiteko motiborik ere.
-l + -z = -ltz-
-r + -z = -rtz-
Hil zen
Etor zaitez
Hiltzen
Etortzaitez