Atal honetan oinarrizko ezaguera eta baliabide tekniko batzuk ezagutuko dituzue, irratsaioak grabatu, editatu eta lau haizeetara zabaltzeko.
1. GRABATU ETA GRABAZIOA EDITATU
Egindako elkarrizketak, albisteak, iragarkiak, eta abar grabatzeko, baliabide asko erabil ditzakezue: grabagailu digitalak, telefono mugikorrak eta ordenagailuak, besteak beste. Horietaz gain, Interneten ere badago beste programa erabilgarri bat, Audacity izenekoa. Programa horri esker, audioa ordenagailuan zuzenean grabatzeaz gain, editatzeko ere aukera ezin hobea izango duzue: bolumena aldatu, ezabatu, kopiatu, moztu eta itsatsi ahal izango duzue. Eta pista batzuk ere nahas daitezke, irratsaiorako prestatu dituzuen grabazio guztiak lotzeko eta jarraian entzun ahal izateko. Gainera, Audacity programak baditu beste abantaila batzuk: doakoa eta eramangarria da, hau da, pendrive batean eraman daiteke.
Hau guztia nola egiten den modu errazean jakiteko, klikatu hemen.
2. GRABAZIOAK INTERNETERA IGO
Grabazioa egin eta editatu ondoren, Internetera igo behar duzue jendeak entzun ahal dezan. Horretarako, plataforma batzuk daude: horietako bat Goear da. Programa hori erabiltzeko, pauso hauek eman beharko dituzue:
Goear web-orrialdean sartu.
Lehenengo aldia baldin bada, erregistratu. Hurrengoetan, saioa has dezakezue erabiltzailea eta pasahitza idatziz.
Internetera igotzeko interesatzen zaizuen artxiboa ordenagailuan bilatu.
Artxiboa igo ondoren, plataformak eskainitako URL helbidea eta HTML kodea erabiltzeko aukera izango duzue.
3. IRRATSAIOAK HEDATU
Irratsaioa zabaltzeko hiru aukera dituzue:
Goear plataformaren bitartez hartu duzuen URL helbidea lineako gizarte-sareetan (Twitter, Facebook, etab.) kopiatu.
Goear plataformaren bidez lortu duzuen HTML kodea web-orrialde batean (institutuko blogean, Moodlen, sitean...) itsatsi.
Interneten ere badago irratsaioa zuzenean emititzeko aukera, Spreaker programa, hain zuzen ere. Hementxe azalduko dizuete nola egin.