Unitate didaktiko honetan proposatutako ariketak (grabazioak egin eta editatzea, elkarrizketatuei buruzko informazioa bilatzea, liburuak eta musika aukeratzea, ahozko ekoizpenak berrikustea...) hain zabalak dira, ezen hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko curriculumean zehazten diren oinarrizko gaitasun guztiak ere landuko baititugu.
Honako taula honetan zehazten da unitate didaktikoak gaitasun bakoitzari zer ekarpen egiten dion: