Unitate didaktiko honetan landuko diren helburu didaktikoak hauexek izango dira:
Irratiaren berezitasunak ezagutzea, komunikabide gisa.
Aintzat hartzea irratia ikasleek egindako ekoizpenak zabaltzeko komunikabide ezin hobea dela.
Irratsaioak sortu eta antolatzea, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliz: Internet, grabagailu digitalak, programak...
Elkarrizketak, albisteak eta beste hainbat testu ekoiztea irratsaioa egiteko.
Mintzamena eta irakurmena hobetzea (adierazkortasuna, ahozko espresioa, intonazioa, etenaldiak, tonu eta bolumen egokia...).
Tz, ts, tx eta z, s, x kontsonanteen ahoskera lantzea eta bereiztea.
Euskaraz hitz egitean eta irakurtzean sortzen diren aldaketa fonetikoak ezagutzea eta lantzea.
/l/ eta /n/ fonemak i bokalaren atzean daudenean nola ahoskatzen diren ezagutzea eta horren gaineko ariketak egitea.
Auto-ebaluazioaren eta koebaluazioaren bidez, hizkuntzaren erabileraz gogoeta egitea, nork bere ekoizpenak hobetzeko.