1. JARDUERA
Talde handian
Trebetasunak: Entzumena eta elkarreragina
Bideoa ikus-entzun aurretik hauxe egingo dute: Irakaslea talde osoari zuzenduko zaio, bideo bat ikusiko dutela adieraziz. Lehenago, hurrengo galderari erantzuteko eskatu die. (Elkarreraginean arituko dira, erantzun egokia eman nahian):
2. JARDUERA
Talde handian
Trebetasunak: Entzumena eta elkarreragina
Ondoren, bideoa ikus-entzun: Tribuaren berbak: “ Euskararentamaina “. Azaroak 13ko bideoa ikusi (1:25-6:10 tartea)
Bideoaren amaieran galdera honi erantzuteko eskatuko diegu:
Munduko hizkuntzen artean, non kokatuko zenuke euskara hiztun kopuruaren arabera ? Zergatik?
Bideoa ikusi ondoren, sarreran eman dituzten iritziak aldatu diren ala ez pentsatu behar dute, hausnarketa eginez.
3. JARDUERA
Banaka
Hurrengo ulermen-galderei erantzungo diete:
Ikasle bakoitzak bere autoebaluazioa egingo du edo koebaluazioa (ikasle bakoitzak bere albokoarena zuzenduz).
4. JARDUERA
Talde txikian
Trebetasunak: Elkarreragina eta entzumena
Taldeetan jorratuko diren gaiak:
o _ Baikor ikusita _____ _____
o _ Ezkor ikusita _____ _____
o _ Hiru astean behin
o _ Bi asterik behin
o _ Lau astetik behin
o _ Astero bitan
“Euskadi Irratia”ko pasartea entzun: Munduan zenbat hizkuntza dauden eta beraien desagerpena nola ari den gertatzen azaltzen du Unescorekin lanean ari den irakasleak. Euskara ere aipatzen du.
Bideoaren amaieran, taldeetan erantzun egokia jasoko dute.
5. JARDUERA
Talde txikietan
Trebetasunak: Elkarreragina
Talde txikiak egingo dira ikasgelan eta hurrengo gidoia landuko dute. Talde bakoitzean arduradun bat izendatuko da. Arduradun horrek jasoko du gidoiaren atal bakoitzean adostu diren argudioak. Orain arte entzundako guztia kontuan hartuko dute: bideoak eta irratiko saioa.
GIDOIA:
Talde handian:
Trebetasuna: mintzamena
Talde txikietan adostutakoa sozializatu egingo da.
Ekarpenak arbelean jasoko ditu irakasleak.
6. JARDUERA.EBALUAZIOA
ELKARRERAGINAREN EBALUAZIOA:
-Talde txikian aritu direnean, esku hartzeen ebaluazioa egingo dute saioaren amaieran.
- Irakasleak arduradunaren mintza-jarduera ebaluatuko du, hurrengo adierazleak erabiliz:
Ea taldean esandakoa sintetizatzeko gai izan den
Ea azalpen argia eman duen.
SAIOAREN EBALUAZIOA:
- Kontrol-orri bat egingo da, non ikasle bakoitzak adieraziko duen zer ikasi duen, bere ikuspegia aldatu den eta zelan sentitu den jarduera hau egiterakoan.